Flysch - Nazioarteko Organo Jaialdia 2018: Javier Lekunberri & Raúl del Toro

Mutriku Uztailak 14
  • Flysch - Nazioarteko Organo Jaialdia 2018: Javier Lekunberri & Raúl del Toro
    Raúl del Toro

2018ko uztailaren 1etik 29ra Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Nazioarteko III Flysch Organo Zikloa egingo da kostaldeko hainbat herritan. Aurten kontzertuetako batean Fritz Langen Metropolis proiektatuko da musikaz lagunduta.

Gipuzkoan dauden lehen mailako tresnei ikusgarritasun gehiago eman nahi zaie ziklo honen bidez, kasu honetan, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku herrietan. Beste diziplina batzuekin ere osatu nahi da organoa. Izan ere, bere egokikortasunak musikari joera berriak ematea lortuko du.

Egitaraua

  • DEBA, 2018/07/01, 20:00, Andra Mari eliza: Zine musikatua (Metropolis, Fritz Lang). Juan de la Rubiak pelikulari musika jarriko dio.
  • ZUMAIA, 2018/07/06, 20:30, San Pedro eliza: Esteban Landarten organo kontzertua.
  • MUTRIKU, 2018/07/14, 20:00, Andra Mari eliza: Javier Lekunberri oboe jotzaileak eta Raul del Toro organo jotzaileak onura kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa).
  • GETARIA, 2018/07/22, 20:00, Salbatore eliza: Santiago Banda organo jotzailea eta Quinmmetal taldeak Haizea eta metalaren arteko nahastuko dute.
  • DEBA, 2018/07/29, 20:00, Andra Mari eliza: Montserrat Torrent (Bartzelona, 1926) organo jotzaile handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Uztailak 14
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAndra Mari eliza
    Mutriku
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana