Lazy Daisy Band

Pamplona/Iruña Abuztuak 8
  • Lazy Daisy Band
    Argazkia: lazydaisyband.com

Harresietako Jaialdia 2018

Ipar Amerikako sustraietako musikaren hotsak esploratzen dituen taldea da. Banda 2014an sortu zen, McGregor & The Rustlers izenpean, eta hasieran country eta bluegrass musikako klasikoen errepertorioa interpretatzen zuen. 2015ean bi single eta bi bideoklip grabatu zituzten: "Worn out shoes" eta "Workin'Man Blues". Country rock generora nolabaiteko bilakaera egin dute egun, baina beti blues, folk eta rocakilly estiloetako zertzeladekin; haien hitzetan, Napar Country delako soinua. Orain, beren kanta propioak izanen dituen lehen diskoa ekoizteko aurretiko lanetan ari da Lazy Daisy Band.

Interpreteak: Axel McGregor, ahotsa, banjoa eta gitarra. Fafu Charger, gitarra. Al Butcher, kontrabaxua. Pi O'Lee, bateria. Mike Richman, gitarra.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Abuztuak 8
  • Ordutegia21:00
  • Lekua2. ESZ. - Arma aretoaren ondoan
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaIngelesa

Non