"Up2Down"

Pamplona/Iruña Abuztuak 14
  • "Up2Down"
    Argazkia: traspediante.com

Harresietako Jaialdia 2018

Sinopsia, bi lerrotan: Bi dantzari eta bi funanbulismo-soka, pailazo baten gidaritzapean. Dantza- eta zirku-ikuskizun garaikidea da Up2Down, non umoreak eta dantzak bat egiten baitute, unibertso berezi bat sortuz, Galizian berria den zirku-diziplina batekin, hots, funanbulismoarekin.

Marta Alonso eta Paula Quintas dantzariek interpretatzen dituzte estatus antagonikoek definitutako pertsonaiak: altua eta baxua; Funanbulista –etereoa eta ideala– eta Pailazoa –lurrekoa eta mundutarra. Haiekin batera bidaia emozionala eginen du ikusleak, bere desio eta jomugetan barna, horiek bat egiten duten lekua topatu arte: oreka.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiatrasPediante
  • Data Abuztuak 14
  • Ordutegia20:00
  • Lekua3. ESZ. - Filipe II.aren aretoaren ondoan
    Pamplona/Iruña

Non