Anne Etchegoyenek Donapaleu herriko (Ipar Euskal Herria) familia-etxetik ekin zion bideari, Finisterre lurmuturreraino, bilaketa espiritualean murgiltzeko, inspirazio-iturri bila, zeinetik jaio baitzen disko berri hau. Abentura horretan ikusi, entzun eta bizitako guztiaz elikatu da disko hau: Santiago de Compostelako kanpai-hotsek inspiratu zuten "Kanpaiak" kanta; erromes ugarirekin hainbat eta hainbatetan trukatutako "Egizu bide on!" agurrak diskoaren beste abesti bati eman dio izena...
Interpreteak: Anne Etchegoyen, ahotsa. Jérôme Levatois, gitarra. Lacho Jiménez, gitarra. Ugarte Anaiak, txalaparta.