Media Façade Academy: Andrea Tolosa-Cotoré + Juan Dies + Víctor Solanas-Díaz

Bilbao Urriaren 10(e)tik urriaren 14(e)ra
  • Media Façade Academy: Andrea Tolosa-Cotoré + Juan Dies + Víctor Solanas-Díaz

Etopía Arte eta Teknologia Zentroak (Zaragoza), Dortmund U-k (Alemania) eta Azkuna Zentroak batera antolatutako Media Façade Academy programak Andrea Tolosa-CotoréJuan Dies eta Víctor Solanas-Díaz artistek Eguzkiaren Pantailarako berariaz sortu duten lana aurkeztuko du. 

Media Façade Academy egonaldien programa Europako smARTplaces proiektuan sartuta dago. Diziplina askotako artistek, profesionalek eta ikasleek beren burua prestatzen dute, tamaina handiko euskarri digitaletan jartzeko moduko pieza argitaragabeak sortu eta garatzeko, esate baterako, Az-ko Eguzkiaren Pantaila, Etopia zentroko fatxada edo DoUko pantailetarako. 

Etopian izan zen Media Façade Academy egonaldiaren aurreko edizioan parte hartu zutenei zabaldutako deialdia egin ondoren, epai-mahai espezializatu batek hiru proiektu hauek aukeratu zituen. Artistek Az-n parte hartuko dute egonaldi artistiko honetan, eta Jaime de los Ríosen aholkularitza izango dute lan egiteko. 

Egonaldiaren emaitza urriaren 10ean aurkeztuko da, 18:30ean, Jaime de los Ríosek gidatuta Bastida Aretoan izango den bileran. Urriaren 10etik 14ra bitartean, pieza artistikoak Eguzkiaren Pantailan egongo dira erakusgai, etenik gabe.

  • Andrea Tolosa-Cotoré (Zaragoza) – ‘Ez utzi inork zure burua menperatzea’

Zaragozako Arte eta Lanbide Eskolan prestakuntzan jasotako artista multidisziplinario honek grafismo digitala, 2D animazioa, eta zientzia eta teknologia ditu eremurik gogokoenak. Etopiako fatxada digitalean esperimentatu duen parte-hartzaile bakarra da, EncuentraZos programan prestakuntza jaso zuenean egin baitzuen.

  • Juan Dies (Zaragoza) – ‘CYMKOOLA’

Diseinatzailea, argazkilaria eta ilustratzailea. Haren lanak "gerrillako marketina", pertzepzio bisuala eta arte urbanoa ditu ardatz, eta Fluxus mugimendua da haren gida espirituala. Oola arte urbanoko proiektu artistiko-sozio-kulturalaren sustatzailea da (off/online actions-en akronimoa).

  • Víctor Solanas-Díaz (Zaragoza) – ‘Five Intermessions’

Zaragozan bizi den artista gipuzkoarra. Haren azken urteetako lanek erreferentzia-puntu nagusi hau dute: denboraren analisia eta denbora neurtzea teknologia erabiliz.


Laburrean

Non