BIME Live 2019

Barakaldo 2019(e)ko Azaroak 1
  • BIME Live 2019

Jarimoquai Jay Kayk gidatutako funk banda britainiarra Bime Live jaialdiko kartelburuetako bat izango da azaroaren 1ean eta 2an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egingo den festan.

Duela 14 urte Gasteizen aritu zen taldea; orain dela zortzi urte, berriz, bertan behera utzi zuten Baionan ematekoa zuen kontzertua. Orain, 90ko hamarkadan funk estiloa suspertu zuen banda ikusteko aukera izango dugu Euskal Herrian beste behin.

Horrez gain, Michael Kiwanuka, soul garaikidearen ahots onenetakoa bat, Bimera itzuliko da, 2015an egon ostean.

Bestalde, Morganekoak ere Barakaldon izango dira. Pop rock musikaren erreferentzietako bat da estatuan, eta euskal ordezkaria ere badu: Ekain Elorza bateria-jotzailea, hain zuzen. The Divine Comedy taldea ere iragarri du antolakuntzak. Bimen estreinatuko du bira.

Azkenik, Nottinghameko Do Nothing laukotea baieztatu du jaialdiak. Gaur aipatutakoez gain, honako izen hauek osatuko dute kartela: Kraftwerk 3D, Amaia, Carolina Durante, Mark Lanegan Band, Aitor Etxebarria eta Banpiro Maitaleak (Mursego + Amorante)

eitb.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana