Korner, Kultura & Futbol Festibala 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko otsailaren 9(e)tik 2020(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • Korner, Kultura & Futbol Festibala 2020

Kultura eta futbola berriro uztartuko dira otsailaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioan. Korner Ernest Lluch Kultur Etxeak bultzatutako proiektua da, Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak batera antolatua, eta errege kirolaren eta hainbat diziplina artistikoren artean gero eta estuagoak diren harremanak aztertzen ditu.

Kornerren hirugarren edizio honek eztabaidak, zinema eta literatura ere eskainiko ditu. Talentua bikaintasunera nola iristen den aztertu, futbolaren eta poesiaren arteko harremanez hitz egin eta Chillida Leku bisitatuko da, Realeko atezaina ere izan zen artista donostiar bikainaren obran futbolak izan duen eragina gogoratzeko.

Hain zuzen ere, atezainaren irudia, agian futboleko poetikoena eta literarioena, izango da hainbat jardueretako ildo nagusia aurtengo edizioan, publiko guztientzat pentsatutako programa batean kulturako eta futboleko izen nabarmenak bilduko dituena. Jaialdiko jarduera guztiak, El Txiringo obra izan ezik, doakoak dira edukiera betearte. Chillida Lekun programatutako jardueran beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

PROGRAMAZIOA

Otsailak 9

18:00 ¦ Antzoki Zaharra  ¦ EU

MONOLOGOLAK: FUTBOLA VS. BERTSOLARITZA

ZUHAITZ GURRUTXAGA & MIRARI MARTIARENA & IDOIA TORREGARAI

Aurten Bertso Derbiak hitzaurre bitxi eta dibertigarria izango du Korner jaialdiaren eskutik. Bertsoen aurretik monologoen txanda izango da. Edo hobe esanda, monologolena. Zuhaitz Gurrutxaga aktore eta futbolista ohiak, alde batetik, eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bertsolariek, bestetik, derbi berezi bat jokatuko dute: monologo formatuan futbola eta bertsolaritzaren arteko lehia taularatuko dute..

XIV. BERTSO DERBIA

MADDALEN ARZALLUS, ANDONI EGAÑA, ONINTZA ENBEITA, JON MAIA, XABI PAYA, JULIO SOTO

Otsailaren 9an, Real Sociedad eta Bilboko Athletic Club aurrez aurre arituko dira Reale Arenan. Horren harira, Bertso derbi festaren beste edizio bat egingo da, hartan bertsoek, futbolak eta zaleek bat egiten dute eta. Oraingoan, kartela Carla Schmidtek egin du, Usandizaga BHIko Diseinu grafikoko zikloko ikasle batek.

Hiruna bertsolari realzale eta athleticzale norgehiagokan arituko dira beren derbi berezian, Antzoki Zaharreko agertokian. Saroi Jauregi izango da gai-jartzailea.

 

Otsailak 10

19:30 ¦Ernest Lluch KE ¦ES

DEL TALENTO A LA EXCELENCIA

JAVIER AIZPURUA, MARÍA BOTTO, JUDITH JÁUREGUI, ROBERTO OLABE

Zein dira talentua prestatzeko estrategiarik onenak? Nola garatu bere ahalmen guztia bikaintasuna lortu arte? Maria Botto aktoreak, Judith Jauregui pianistak, Javier Aizpurua zientzialariak eta Roberto Olabe Real Sociedadeko futbol zuzendariak eztabaida zirraragarri honi helduko diote.

 

Otsailak 12

 9:00 ¦ Antzoki Zaharra

 KEEPER

 ZUZENDARIA: JOHAN KRAMER

Herbehereak , 2019. 75’

JB gaztelaniazko azpitituluekin

Ia beti futbolaren erdigunean golegileak izaten badira ere, atezainak dira ziurrenik kirol honen nortasunik bereziena. Dokumental honek elkarren artean oso desberdinak diren bost atezain aztertuko ditu: 8 urtetik 74 urtera, Holandatik Siriara, golaren etorrera saihestezina soilik itxaroten duen esperientziara hurbiltzen du.

 

20:30 ¦ Antzoki Zaharra ¦ ES

LOS PORTEROS NO ESTÁN LOCOS

SANTIAGO CAÑIZARES & JOSÉ LUIS GARCI

MODERATZAILEA: BEGOÑA DEL TESO

Keeper ikusi ondoren, bertaratuek luxuzko solasaldi bat entzun ahal izango dute Santiago Cañizares atezain ohiaren eta Jose Luis Garci zine zuzendari eta futbolzale amorratuaren eskutik. Begoña del Teso moderatzaile dutela, bi gonbidatuek atezainaren lanbide bitxiaz eta haren sekretuez hitz egingo dute.

  

Otsailak 12

19:30 ¦Ernest Lluch KE ¦ ES

POESÍA Y FÚTBOL

LUIS GARCÍA MONTERO & BENJAMÍN PRADO & MANUEL VILAS

Poesiaren eta futbolaren arteko harremanak biziak dira XX. mendearen hasieratik, futbolaren goraldiak abangoardia literario eta artistikoekin bat egin zuenetik. Ordutik, poesiak eta futbolak zorioneko konbinazioa osatzen dute, eta ez dira falta poeta handiak, besteak beste, Rafael Alberti, Miguel Hernandez eta Gabriel Celaya.

Garcia Montero, Benjamin Prado eta Manuel Vilas ere hiru poeta aipagarri dira, behin baino gehiagotan aritu direnak futbolaz beren lanetan. Eztabaidaren ondoren, hirurek poemak irakurriko dituzte.

 

Otsailak 13

19:00 ¦ Antzoki Zaharra  ¦ ES

EL TXIRINGO

AKTOREAK: JOSEBA APAOLAZA & ASIER HORMAZA & ASIER SOTA

ZUZENDARIA: ANARTZ ZUAZUA

Oro har, kirolari eta, bereziki, futbolari buruzko solasaldi zoroa.

Hamar solaskide: taldearen entrenamendu bat bera ere galtzen ez duen zalea, analista argentinar bat, estadioko soropilaren arduraduna, entziklopedia bizi bat, arbitro bat... Denek aztertzen dituzte, pasio handiz, gure kirolaren nondik norakoak. Liskarra eta barrea bermatuta daude.

Borobil Teatroaren (duela zenbait urte sortu zuen Jokoz kanpo) ikuskizun berria Kornerren estreinatuko da lehen aldiz, eta berriro ere komedia erabiliko dute Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak antzeztutako pertsonaiek kirolak ezkutatzen dituen frustrazioak azaltzeko.

SARRERA 10€

 

Otsailak 14

18:30 ¦Ernest Lluch KE ¦ ES

FUTBOLISTAS: LA VIDA FUERA DEL FÚTBOL

IMANOL AGIRRETXE, MIKEL ALONSO, MANU LAREO, MADDI TORRE

MODERATZAILEA: ANDER IZAGIRRE

Futbolak gizartean duen oihartzuna fenomeno gutxiren esku dago. Futbolariak izarrak dira heldu eta haurrentzat. Baina, nolakoa da haien bizitza fokuetatik kanpo? Imanol Agirretxe, Mikel Alonso, Manu Lareo eta Maddi Torreren zelaietatik kanpoko bizitzara hurbilduko gara.

Zein liburu irakurtzen dituzte? Ba al dituzte bestelako zaletasunak? Zein da futbolari buruz, hiritar bezala, duten iritzia?

Sarrera librea edukiera bete arte Entrada libre hasta completar aforo

 

Otsailak 15

 16:30 - 17:30 ¦Chillida Leku ¦ ES

 VISITA GUIADA EN CHILLIDA LEKU

 Chillidari buruzko solasaldia baino lehen, bertaratuek Chillida Lekun bisita gidatua egin ahal izango dute, museoko jatetxean eskainiko den kafe batekin amaituko dena.

 +

 18:00 ¦Chillida Leku – Pilar Belzunce Aretoa¦ ES

 EDUARDO CHILLIDA: PORTERO DEL ESPACIO

 LUIS CHILLIDA & FERNANDO GOLVANO & EUSEBIO LERÁNOZ

 “Nik oso gogoan izan dut bizitza osoan futboletik ikasi dudana. Jendeak barre egiten du hori esaten dudanean, baina futbolean nik gero eskulturan erabili ditudan gauza asko ikasi nituen”.

 Hitz horiekin, Eduardo Chillidak argi utzi zuen bere artean garrantzi erabakigarria izan zuela 40ko hamarkadaren hasieran Realaren atezain gisa izandako esperientziak, lesio batek erretiratzera behartu zuen arte.

 Luis Chillida Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioaren lehendakaria, Fernando Golvano irakasle, kritikari eta arte komisarioak eta Eusebio Leranoz Realeko atezain ohi eta ondare eta kulturan adituak Chillidaren lanak futbolarekin duen loturari buruz eztabaidatuko dute.

Laguntzailea

Chillida Leku

Plaza mugatuak. Jarduera honek aurretiko izen-ematea du.

Izena emateko: amarakulturetxea@donostia.eus / 943 481919

 

17:30 ¦Ernest Lluch KE ¦ EU

FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK

EIDABE

AKTOREAK: JON ZUBIAGA (OSORON) & OLATZ PAGALDAY

TESTUA ETA ZUZENDARITZA: GALDER PEREZ 

Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Adina: 7-13

Gonbidapenak egun berean banatuko dira Kultur Etxean bertan, 17:00etatik aurrera.

 

Eta Korner-en ere

7 OTSAILA  – 14 MARTXOA

Ernest Lluch KE ¦ EU ES 

Astelehenetik ostiralera 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30

Larunbatak 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

 

ERAKUSKETA: ETXE TXURI-URDINAK

Erakusketa honek Realeko zelaietan barrena ibilbide bat egitea proposatzen du, XX. mendearen hasieratik gaur egun arte, azkenean argirik ikusi ez zuten proiektuak ahaztu gabe. Zelai horiek etxeak ere badira, horietan klub bat, zaleak eta ilusio partekatu bat bizi baitira.

Kontzeptua eta ekoizpena: Koma Zerbitzu Kulturalak & MBR Exposiciones & Museo Real Sociedad

 

INFO+

Programaren eta parte hartzaileen informazio guztia (gonbidapenei buruzko informazioarekin) hemen kontsultatu daiteke: www.korner.eus.

 
korner.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko otsailaren 9(e)tik 2020(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana