Aurten ere, txotxongilo eta objetu animatuek Bilboko haur eta publiko familiarrarekin duten hitzordua berresten dute, proposamen artistiko berriekin.
2020ko azaroaren 21etik 29ra ospatuko den Bilboko Nazioarteko Txotxongilo jaialdiaren 39. edizio honetan, Estatuko Autonomi Erkidegoetatik eta inguru hurbiletik helduko zaizkigu hainbat konpainia, tokiko txontxongilo ekoizpen artitiskoaren erakusleihoa izanik.
Emanaldi gehienak Campos antzokiko Cupula aretoan izango dira baina kultura hirigunetik ateratzeko xedez, Bilboko auzo eta inguruko herrietan emanaldiak eta ekintzak egingo dira: Otxarkoaga, Deustu, San Frantzisko, Arrigorriaga, Larrabetzu eta Txorierrin.
Jaialdiarekin batera, aktore, txontxongilolari eta arte eszenikoen sortzaileei zuzendutako Nazioarteko Formakuntza zikloa antolatu dute. Formakuntza ziklo hau 39. Bilboko Nazioarteko Txontxongilo jaialdiko ekintza paraleloen baitan dago.