"Hiru Hari Hori", Sandra Arronizen, Maitane Azparrenen eta Berutaren erakusketa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko abenduaren 20(e)tik 2020(e)ko otsailaren 16(e)ra
  • "Hiru Hari Hori", Sandra Arronizen, Maitane Azparrenen eta Berutaren erakusketa

Ziudadelako labeak Sandra Arronizen, Maitane Azparrenen eta Beruta artistaren HIRU HARI HORI erakusketa hartuko du, abenduaren 20etik otsailaren 16ra. Denborari ezin zaio puntada bat baino eman. Hiru Hari Hori hiru artistaren elkarketaren fruitua da, eta hirurek adierazpen-kode bera daukate: orratza. Sandra Arrónizek, Maitane Azparrenek eta Berutak ehungintzaren mintzaira ezberdinak aztertzen dituzte proposamen honetan norberaren ikuspuntutik abiatuta. Denboraren hastapena dago, eta amaiera, berriz ere hastapen bati ekiten diona. Puntadatik puntadara, brodatuek, trokelatuek, korapiloek, mugimendu errepikakor eta pausatuez, denbora bakarra eta errepikaezina sortzen dute, edo ez.

Denbora azeleratu eta desazeleratu egiten da, erritukoa den toki honetan, non bat egiten baitute orainak, iraganak eta geroak. Tanta-jarioak zedarritzen du erritmoa. Energia-zurrunbiloak espazioaren zirkulartasuna indartzen du. Erdigune horren inguruan norberaren hiru denbora-lerro ageri dira. Hiru nornek patuaren tapizak ehuntzen zituzten, pertsonen bizitza irunez, hariaren luzera zenbatekoa den eta hala. Hiru denbora, hiru norna, hiru hari, ardazkaturik, geroan multzo bakarra osatu arte.

Argia ia osorik xurgatzen duen masa beltz bat. Pertz bat, sagar bat, zulo beltz bat, orakulu bat, nahien putzu bat, putzu poliedriko bat ezin konta ahala aurpegiz. Bizitza duen sakontasun beltz bat. Urak zedarritzen du denbora. Tantak gure denbora-lerroetatik ari dira osatzen putzua, gure existentziaren ondorio dira. Sei eskuz sortutako ehun-pieza bakarra, tolesduren bidezko esperientzia komun murgilgarrian. Elkarlana bizitza-iturri gisara.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko abenduaren 20(e)tik 2020(e)ko otsailaren 16(e)ra
  • Lekua Labea (Ziudadela)
    Armada etorbidea, z/k
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Labea (Ziudadela)

Non

Euskadi, auzolana