Emakume-on 2019 - Ikus-entzunezkoen esparruko Emakume Sortzaileen Jardunaldia

Bilbao Urtarrilaren 30(e)tik urtarrilaren 31(e)ra
  • Emakume-on 2019 - Ikus-entzunezkoen esparruko Emakume Sortzaileen Jardunaldia

Lehenbiziko aldiak bildutako arrakastaren ondoren, Bilbon izango dira, bigarren bider ilaran, “Emakume-On” jardunaldiak, emakume sortzaileek ikus-entzunezkoen eremuan betetzen duten zeregina agerira ekartzeko eta gogoeta egiteko. Ekitaldi hau Bilboko Udalak sustatua da, Floston Kultur Elkartearekin batera, eta Bilborocken izango da, arratsaldeetan, urtarrilaren 30ean (eguaztena) eta 31n (eguena). Mahai-inguruak, proiekzioak, umorezko bakarrizketak, musikaz lagundutako ipuinak, playback-lehiaketa eta networking-Dj musika-saio bat izango dira, besteak beste.

Eztabaidatuko diren gaien artean nabarmentzekoak dira “Emakumeak ekintzazko zineman – Otsoen Lurraldean” , Sofia Zalliok eta Ane Lindanek parte hartuko dutelarik, besteak beste, eta “Emakumeen egoera gaur egun ikus-entzunezkoen eremuan”, Izaskun Arandia, Iera Díaz eta Rose of Dollsek parte hartuko dutelarik. Horrez gain, Olatz Beobide eta Amaia Lizarraldek ere “Gutarrak: webseriea” aurkeztuko dute, eta Ane Lindanek umorerik garratzena baliatuz egingo du bakarrizketa bat, bere deitura artistikoari men eginez.

Parte hartuko dute, orobat, Gakian youtuberrak eta Erika Likete komedianteak, zeinak “Emakume izanez ekintzaile izatearen abentura” kontatuko baitu, musikaz lagundutako ipuin bat. Playback lehiaketa bat ere izango da: “Erasmus feminist Playback contest`” izenekoa, eta networking + music DJ saio bat ere bai, Koala Rabiosok eta Naty Penadasen eskutik, eta eurek emango diete amaiera jardunaldiei.

Emakume-on” honen bigarren aldiko ekitaldiak arratsaldean izango dira, urtarrilaren 30ean (eguaztena), 18:30etik 22:00etara, eta urtarrilaren 31n (eguena) 18:30etik 24:00etara. 
Sartzea doakoa eta libre izango da, lekua bete arte.

“IDEIAK MARTXAN” DEIALDIA

Emakume-On ekimena “Ideiak Martxan” programaren barruan sortu da. Bilboko Udalak gazteentzako sustatutako programa bat da, helburu duena gazteekin elkarguneak sortzea eta haiek partaide izatea Udalaren programazioan.

“Ideiak Martxan” programa 14-35 urteko gazteentzat da, eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.

“Ideiak Martxan” programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak, debilbaogazte.bilbao.eus web orriaren bidez nahiz mezua bidaliz ideiakmartxan@bilbao.eus helbidera.

Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek proiektuak jorratuko dituzte egileekin batera, bideragarritasuna aztertu eta egiteko modukoa bada, egiteko.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana