"Nos(yo)otros", Juan Carlos Meanaren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "Nos(yo)otros", Juan Carlos Meanaren erakusketa

Artistak banakoaren nortasunarekin lotutako gaiak planteatzen ditu, gizartearekiko eta botere-sistemekiko harremanean.

Komisarioa: José Ángel Artetxe

Gehien batean azken urteotan egindako lanen ibilbide bat proposatzen du erakusketa honetan Juan Carlos Meana-k (Vitoria-Gasteiz, 1964). Eskulturak, berreskuratutako edota aurrez egindako elementuen instalazioak, hulearen gaineko margolanak, argazkiak…, erakusketa-aretoan kokatutako objektuak edo esku-hartzeak dira, guztiak ikuslearen begiradaren bila.

Meanak nortasunarekin lotutako gaiak planteatzen ditu, eta zehazkiago, norbere nortasunarekin, banakoaren nortasunarekin lotutakoak, gizartearekiko eta botere-sistemekiko harremanean: «Nortasun-sinboloak eraiki eta zalantzan jartzea da artearen eginkizunetako bat. Nola irauten duen subjektuak bizi den gizartean bere nortasunean, eta nola taldeak bere ideia, berezitasun eta nortasunarekin presioa egin eta norbanakoa deusezta dezakeen azkenean».

Ekoizlea: Artium Museoa

artium.org

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana