"Atarian", Lucio Fontanaren erakusketa

Bilbao 2019(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Atarian", Lucio Fontanaren erakusketa
    "Concetto spaziale" © Fondazione Lucio Fontana
  • "Atarian", Lucio Fontanaren erakusketa
    "Concetto spaziale" (Lucio Fontana). © Fondazione Lucio Fontana

Lucio Fontana (1899, Rosario de Santa Fe, Argentina–1968, Comabbio, Italia) XX. mendeko artista berritzaileenetako bat izan zen. Bere garaiko eraldaketa politiko, kultural eta teknologikoen lekuko izan zen, eta gerraosteko Europako artearen funtsezko erreferentzia bihurtu zen, 1958tik aurrera bere margolanetan sastakaiaz sistematikoki egin zituen ebakiei esker. Ezohiko ekintza horren erradikaltasunak Gerra Hotza eta espazioaren konkista nagusi izan ziren garaiko larrimina sinbolizatzen du. Nahiz eta Fontanak ikerketen erdian jarri pintura, hark askoz ere zabalagoa eta konplexuagoa den eremu bat hartzen du, egileak espazialismo kontzeptuaren bidez laburbildu zuena. Hitz horrek arte guztien sintesia egiten zuen, eta irudikapen-erregimen bat baino gehiago biltzen; besteak beste, eskultura eta eszenografia. Erakusketa bikain hau azken urteotan Fontanari buruz egin diren asmo handieneko atzera begirakoetako bat da. Pintura, eskultura, zeramika, marrazki eta “giro” garrantzitsuenetako batzuk biltzen ditu, 1929 eta 1968 artean egindakoak, eta aparteko aukera eskaintzen du funtsezko artista honen ondare artistikoa berriro ebaluatzeko.

New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Milango Fondazione Lucio Fontana fundazioarekin eta Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean.

Komisarioak: Iria Candela, Arte Latinoamerikarreko Estrellita B. Brodsky arte arduraduna (The Metropolitan Museum of Art), eta Manuel Cirauqui, arte arduraduna, Guggenheim Bilbao Museoa

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana