Sorkuntza Graduondokoa - Elías Querejeta Zine Eskola

Donostia-San Sebastián Irailaren 21(e)tik ekainaren 14(e)ra
  • Sorkuntza Graduondokoa - Elías Querejeta Zine Eskola

2019-2020 Ikasturtean izena emateko epea otsailaren 1ean ireki eta maiatzaren 31an amaituko da.

Elías Querejeta Zine Eskola zinemaren orainaren, iraganaren eta etorkizunaren inguruko pentsamendu, ikerketa, jardun esperimental eta berrikuntza pedagogikorako nazioarteko zentro bat da. Eskola, Gipuzkoako Foru Aldundiak eratu eta finantzatua, espiritu biziberritzailez jaio da: haren azken xedea ez da heziketa ereduei jarraituz koadro teknikoak prestatzea, baizik eta zinemari buruzko begirada osoa duten eta errealitate zinematografiko berriak sortzeko gai diren zinemagileak ager daitezen bultzatzea, eta, bestalde, filmagintzari eta filmen gaineko pentsamenduari buruzko hausnarketa berreskuratzea.

Sorkuntzaren espezialitateak berariazko xedetzat ditu filmak eta ikusentzunezko obra artistikoak errealizatzeko interesa dutenen formakuntza teoriko eta metodologikoa eta jardun praktikoa.

Espezialitatearen funtsa da obra bat ideatzeko, sortzeko eta burutzeko prozesurako beharrezkoak diren alderdiak irakastea eta zinemagilearen ahots propioa bilatzea. Zinemaren formazio teoriko ez estandarizatu bat eskaintzen du eta hausnarketa eta pentsamendu sortzailerako giro aberasgarri batean parte hartzeko aukera ematen du; halaber, proiektu pertsonal bat garatuko du partaide bakoitzak, tutoreen sistema pertsonalizatu baten bitartez, ikasleen afinitateak eta proiektuaren beharrak kontuan hartuta. Horrela, espezialitate honetan, ikasleak aurre egingo die ideatze prozesuei (subjektibitatea), lan metodologiei (sistematizazioa), esperimentazioari (lanketa formal espezifikoa) eta proiektua kontzeptualizatzeari eta gauzatzeari.

 

Irakasgai komunak

  • (hiru) Artxibategien mapa
  • Zinemaren materialitatearen historia
  • Zinemagilearen pentsamendua: praktikak eta teoriak
  • Soinu ikuspegia
  • Zinemaren estetika eta ideiak. Historia bakarra. Historia bat besterik ez
  • Harreraren estetikak

 

Ibilbideko ikasgaiak

  • Zinemagilea kamerarik gabe
  • Kamera eta gauzak
  • Soinua amets
  • Zinema eta pintura. Zinema eta beste irudiak
  • Zoria vs kontrola: planifikaziorako hurbilketa
  • Irudien materialtasuna
  • Egitura narratiboak vs egitura poetikoak
  • Denboraren artikulazioak eta esplorazioak
  • Gorputza eta proportzioen zinema
  • Soinua jasotzea: mikrofonia esperimentaleko tailerra
  • Soinu-unibertsoen eraikuntza
  • Hitzaren irudiak
  • Ikuspegia, eta paisaiaren eraikuntza bisual eta soinuzkoa
  • Emozioaren eta desiraren eraikuntza/kontrola
  • Erretratuak: aurpegiaren eta begiradaren esplorazioak
  • Espazio itxuraldatzailea
EQZE

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana