Ibilki 2019 - Euskal antzerkia Iparraldean ekimena

Bidarte 2019(e)ko martxoaren 3(e)tik 2019(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • Ibilki 2019 - Euskal antzerkia Iparraldean ekimena

Ibilki dipositiboaren seigarren edizioaren lehen emankizunarentzat, Axut! konpainia igoko da taula gainera Zazpi senideko antzezlana aurkeztera, martxoaren 3an, Hiriburuko La Perle gelan.

Martxotik aitzina, hamar bat konpainia arituko dira Iparraldeko toki ezberdinetan. Aurten, publiko gazteari zuzendu emanaldiak izanen dira, besteak beste, Ilargi arrantza antzezlana, 5 urtetik goitiko haurrentzat eta Behin bazen internet, 7 urtetik goitiko haurrentzak.

Euskal kultur erakundeak lekuko programatzaileen ekintzak koordinatzen ditu eta dispositiboaren komunikazioaz arduratzen da. Ibilki dispositiboaren karietara biltzen den sare aktiboa, euskarazko antzerkiaren alde engaiatzen da, Mauletik Hendaiara, Senperetik, Bastidatik, Hiriburutik, Donibane Lohizunetik, Bidartetik, Miarritzetik, Angelutik eta Baionatik pasatuz.

Egitaraua elkarrekin egiten da, bakoitzaren ahalak eta gaitasunak elkartuz, euskal antzerkiaren bizitasuna, ahalik eta publiko zabalenari ezagutarazteko asmoz.

Egitaraua

  • 2019ko martxoaren 3a, 17:30, La Perle gela (Hiriburu): Zazpi Senideko, Axut!

  • 2019ko martxoaren 24a, 16:30, Larreko gela (Senpere): Euskal musikaren benetako istorioaEz dok hiru

  • 2019ko martxoaren 24a, 18:00, Miarritzeko Gaztetxea: Zazpi senidekoAxut!

  • 2019ko apirilaren 10a, 15:30, Beheria antzokia (Bidarte): Ilargi arrantzaBanakike konpainia

  • 2019ko apirilaren 17a, 20:30, Ravel entzutegia (Donibane Lohizune): Zazpi senidekoAxut!

  • 2019ko apirilaren 19a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Anton AbbadiaMetrokoadroka – Chimères – Loraldia

  • 2019ko maiatzaren 4a, 16:00, Bastida: BideaJour de fête compagnie

  • 2019ko maiatzaren 17a, Mai en scène festibala (Maule): OxidoPez Limbo

  • 2019ko maiatzaren 18a, 16:30, Mai du théâtre festibala (Hendaia) : MuxuaTtanttaka Konpainia

  • 2019ko urriaren 6 edo 13a, 16:00, Bidarte: Bidea, Jour de fête compagnie

  • 2019ko urriaren 7a, 14:30, La Perle gela (Hiriburu): Behin bazen internet13R3P – Itzuli konpainia

  • 2019ko urriaren 15a, 20:30, Quintaou antzokia (Angelu): Zaldi UrdinaArtedrama - Debaju Panpin Laborategia - Axut !

  • 2019ko abenduaren 13a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia) : Zaldi urdinaArtedrama -Dejabu Panpin Laborategia - Axut !

  • 2019ko azaro edo abendua, 20:30, Herriko antzokia (Baiona): Ghero, Tartean teatro. 

 

EKE

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko martxoaren 3(e)tik 2019(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • LekuaBidarte

  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana