Eskasia Handiaren garaia da. Ez dira unerik onenak Anton, Piru eta Nicorentzat. Lanik janaririk edo aterperik gabe, pobrezia horretatik ateratzen lagunduko dien aukera baten bila noraezean dabiltza hiru eskale hauek. Kasualitateak, zorteak edo agian patuak zirkokarabana zahar bat jarri du euren aurrean.