Folkez Blai 2019

Ermua 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • Folkez Blai 2019

Ermuko udalak folk musikako herriko taldeekin lankidetzan jardunez ‘Folkez Blai’ deritzan folk taldeko XIV. lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea.

Lehiaketa bi fasetan gauzatuko da. Lehenengoan, lehiaketara aurkeztutako grabazioak aztertu eta hainbat aukeratuko dira; bigarrenean, finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek eta aurreko edizioaren talde irabazleak ere kontzertua eskainiko dute lehiaketako taldeek egingo duten oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 12tik 15era bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

EGITARAUA

Ermuko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana