BIME Pro 2019

Barakaldo 2019(e)ko urriaren 30(e)tik 2019(e)ko azaroaren 1(e)ra
  • BIME Pro 2019
    Iturria: bime.net

Datorren urriaren 30ean, 31n, azaroaren 1ean eta 2an, Bizkaia musikaren hiriburu bilakatuko da BIME, Bizkaia International Music Experience ekimenarekin; zazpigarren urtez jarraian ekitaldia BEC!en izango da, Bilbon.

Estatuko eta nazioarteko musika industriaren protagonista nagusiak BIME PRO azoka profesionalean bilduko dira (urriaren 30etik azaroaren 1era). BIME CITY (urriak 30 eta 31) izango da etorkizuneko kartelburuen tranpolina hiriko 11 aretotan sarrera librea izango duten kontzertuekin, eta BIME LIVE(azaroak 1 eta 2), udazkeneko jaialdirik handienak, gaur egungo artista aukeratuenak, hartuko ditu.

BIME PRO

Hiru jardunalditan zehar, urriaren 30etik azaroaren 1era, BIME PRO sormenaren eta networkingaren gune bihurtuko da; bertan azken joerak azalduko dira, uneak partekatuko dira eta musikaren industriari buruzko iritziak trukatuko dira. Musikaren industriarako eta kulturaren eta sormenaren industrietarako nazioarteko topagune gisa jardunez, BIME PRO Europako eta Latinoamerikako musikaren profesionalen topagune bihurtu da.

BIME PROk networking aukerak eskaintzen ditu speedmeeting-en, lan-arloen eta musikaren negozioan garrantzitsuak diren agenteen eskutik, hala nola Matthew Knowles (magnate musikala, manager ohia eta Beyonceren aita), Scott Cohen (The Orchard-en  sortzaile-kidea eta Warner Music Group-eko Chief Innovation Officer-a), Rozalen (artista), Joe Rudge (Silent Partners agentziako CEO eta Music Supervisor aintzatetsia),  Amelia Hartley (Endemol Shine UK-ko musika zuzendaria eta Black Mirror edo Peaky Blinders bezalako telesailetako musika ikuskatzailea), Alfonso Lanza (Primavera Soundeko zuzendarikidea), Domingo Olivo de Miguel (SONY Music Españako marketin zuzendaria), Tom Windish (booking-eko agente beteranoa Paradigm Talent Agency-n) edo Mike Cave (ekoizlea eta Elvis Costello edo Bob Dylan-en soinu-ingeniaria ), besteak beste.

Industriaren preskriptore gisa jardunez, 70 hitzaldi, mahai-inguru, ponentzia eta tailer baino gehiago barne hartzen dituen programa batekin, eta nazioarteko eta estatuko ia 200 hizlari musikaren panorama nazioartekoan era estatukoan ezinbestekoak diren pertsonaiekin bilduz BIME PRO ekitaldiak  musikaren industriaren adar eta alderdi desberdinak estaltzen dituzten gaiak biltzen ditu, besteak beste jasangarritasuna, ikus-entzunezkoak, finantzaketa edo musika-ekoizpena.

BIME PROk Espainiako Musikaren Federazioa eratzeko ekitaldia hartuko du. Erakunde horrek hainbat erakunde sektorial bilduko ditu lehen aldiz esparru bakarrean, eta ahots bakarrarekin ordezkatuko ditu artistak, egileak, sustatzaileak, editoreak, diskoetxeak eta kudeaketa-sozietateak, sektorearen interes kolektiboak sustatzeko. Besteak beste, ‘Mezenasgo formen aldaketa gure herrian’‘Egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren kudeaketaren egungo erronkak Europan‘ edo ‘Plataforma digitalen kontsumo-metodo ezberdinak’ hitzaldiak bezalakoak eskainiko ditu, baita argazkilaritza, bideojokoak eta musika-ekoizpena bezalako sektoreak atzematen dituzten tailer praktikoak ere.

BIME PRO, gainera, hainbat jarduera bereziren bidez sostengatzen da. Jarduera horien buru da jaialdien eta zuzeneko musikaren sektoreko profesional guztientzako topagunea, BIME PRO FESTS (aurten bere marka hautsi duena 300 jaialdi baino gehiagorekin); musikaren munduan sartu nahi dutenentzako prestakuntza aurreratuko ikastaroa eta profesionalentzako prestakuntza praktikoa, tailer eta masterklaseen bidez, BIME PRO CAMPUS; Kulturaren eta sormenaren industrietako ekintzaile eta enpresaburu gazteei zuzendutako bere programa, BIME PRO STARTUP!; edo egungo espainierazko musikarako erreferentziazko topaketaren estreinaldia, maila globalean gehien hedatzen ari den unean, Latinoamerikako, Portugalgo eta Espainiako musika-konferentzia nagusiak biltzen dituen AMCS (Atlantic Music Conferences Symposium) programarekin.

Aurtengo edizioko beste berrikuntza nagusietako bat BIME PROren esparruan hornitzaileen azoka bat sartzea da. Tamaina guztietako ekitaldietan irtenbideak ematen dituzten teknikari, zerbitzu-enpresa eta profesionalentzat sortu da BIME TECH. Sektorean urteak daramatzaten pertsona horiei guztiei lekua egiteko gune bat, bai eta sektorean sartu nahi dutenentzat ere. Hitzaldiak eta solasaldiak aditu onenekin, berrikuntzarekin eta negozio aukera askorekin.

BIME

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana