"Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko uztailaren 6(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • "Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia"

Donostiako soinua. 80. Musika Hamabostaldia erakusketa aurkeztu du San Telmo Museoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak jaialdiaren urteurren biribila ospatzeko. Erakusketa uztailaren 11tik irailaren 1era arte egongo da ikusgai museoko Laborategian, doako sarrerarekin.

Donostiako Musika Hamabostaldiari egindako omenaldi honetan, erraz samarra litzateke orkestra handiez jardutea, zuzendari gogoangarriez, interpretatzaile nabarmenez, ahots entzutetsuez, obra enblematikoez, produkzio ikusgarriez edo proposamen irudimentsuez, ugari baitira azken 80 urteotako musika-ekarpenak.

Baina, antzoki edo auditorio batean bizi izandako magiaz harago, Hamabostaldiak musika ulertzeko era bat dakar. Komunikatzen duen musika, mugak gainditzen dituena, hunkitzen duena, sortzailea eta ilusio pizle dena, eta hori islatu nahi du erakusketak.

Horretarako, aurkezten ditu jaialdiaren mugarri handiak, izen aipagarriak eta gaur egungo forma eman dioten aspektu sozialak, ikus-entzunezkoak, kartelak eta esku-programak Mikel Arce soinu-artistaren instalazioekin elkarrizketan.

Erakusketa bost ataletan dago egituratua: lehenengoan, musikaldiaren historiari begiratu orokorra egiten zaio eta jaialdi hau berezia egiten duten alderdiei erreparatzen zaie. Izan ere, Donostiako Musika Hamabostaldiak aurten ditu 80, eta horietatik, 40 diktadurapean bizi zituen eta ondorengo 40ak demokrazian, eta ibilbide horretan bere izaera ere joan da aldatzen. Elite izaerarekin jaio arren, lortu du publiko zabalarengana iristea gaur, eduki, agertoki eta planteamendu irekiei esker.

Urte hauetan guztietan, Europako musika jaialdi antzinakoenetako bat den honek lortu du mantentzea garaiak zailak izan arren eta gora behera politikoen gainetik. Berezitasuna da baita ere Hamabostaldian musika koralak duen garrantzia, bere inguruko gizartean antzeman daitekeen berezitasunari erantzuten diona ziurrenik. Eta azkenik, sareak sortzeko ahalegina azpimarratu behar da: musikarien arteko sareak, ekoizpen propioak egiteak sortzen dituenak... 

Hasierako atal orokorraren ostean ondorengo lauak musikarekin zuzenean harremantzen dira eta lau mugimenduko sinfonia osatzen dute: opera, ahots-musika, dantza eta musika instrumentala. Lau alor horiek ardaztu dute jaialdiaren historia eta erakusketa:

Opera

Musika Hamabostaldiaren ibilbidean hain garrantzitsua izan den generoaren nondik norakoak: hasierako denboraldiko eskaintza oparotik hasita, gaur egungo taularatze berri eta produkzio konplexuagoetara.

Ahots-musika

Jaialdiaren ikurretako bat da, ezbairik gabe, abesbatzen presentzia, euskal orfeoien eta abesbatzen tradizioari lotuta. Badira 80 edizio hauetan zehar hainbat aldiz eta hainbat bertsio ezberdinetan entzun ahal izan diren pieza enblematikoak, ahots ugari bildu dituztenak, baita emanaldi, egile, abeslari eta interpretazio esanguratsuak ere.

Dantza

Dantzak beti izan du bere lekua Musika Hamabostaldian, hala ballet klasikoak zein espainiar dantzak nola egungo klasiko handitzat dauzkagun proposamen garaikideek. Euskal dantza tradizionalak ere egon da presente.

Musika instrumentala

70 orkestratik gora, 140 talde, 500 bakarlari eta 200 zuzendari.

Estatuko orkestrak, ondoren, nazioartekoak eta, sortu zenetik, Euskadiko Orkestra ere aritu dira Musika Hamabostaldian. Ezin ahaztu, bestalde, organoa, Euskal Herriko musika-kulturan bereizgarri argiak dituen tresna, edo azken urteotan egin diren eszenaratze berritzaileak.

Mikel Arce soinu artistaren instalazioak

A Schaefferian Tree (Arbol schaefferiarra)

Mikel Arceren eskultura hau Laborategian dago. Hamabostaldiko doinuak igortzen ditu aretoko puntu ezberdinetara eta bisitariak harritzen ditu erakusketan zehar dabiltzanean. Entzunaldia ohikoarengandik, soinuaren jatorria bilarazten digunarengandik, ezberdina da. Soinu-zabalkunde sistema berri bati esker, ohiko bozgorailuaz guztiz bestelakoa, soinua aretoko puntu konkretu batean entzuten da.

Teknologia horri esker, soinu-maiztasunak uhin ultrasonikoen sorta estu bat bihurtzen dira. Ultrasoinu modulatu horiek jatorrizko soinu-uhina berreraikitzen eta "zizelkatzen” dute airean zehar.

San Telmo Environment Transductions: A Real Time Soundscape

Pieza hau Laborategiko patioan dago. San Telmo Museoaren inguruko biosferaren egoera aldatzeko eta parte bat berrinterpretatzeko saioa da: Inguru hori argitzen duen argia, bertan den airea, eustazpi duen lurra, eta denbora errealean gertatzen diren aldaketak.

Horretarako, sentsoreen bidez lorturiko seinaleak (airearen eta lurraren mugimenduena eta argiaren aldaketena) soinu-uhin bihurtzen dira, eta barruan ura daukaten hiru metal-xafla dardararazten dituzte; xafla horiek airea, lurra eta argia adierazten dituzte. Hartara, xafla horiek seinale bakoitzaren jardueraren ikusarazle eta soinu-hedatzaile bihurtzen dira.

Inguratzen gaituzten energiak modu abstraktuan –modu ikusezin, entzunezin edo atzemanezinean– hauteman ohi ditugu. Proposamen honek, berriz, energia horiek kontzentratu eta espazioa energiok sentitzeko, aditzeko eta ikusteko leku bihurtzen du.

JARDUERA

  • SAN TELMO GAUA

Abuztuak 24

20:30-24:00

Irekiera berezia, eliza, klaustroa eta Donostiako soinua erakusketa zabalik, doako sarrerarekin.

Taberna zerbitzua egongo da.

 

MUSEOAN IZANGO DIREN EMANALDIAK 80. MUSIKA HAMABOSTALDIAREN BARRUAN

  • 80. MUSIKA HAMABOSTALDIAREN INAUGURAZIO EGUNA

            Abuztuak 1

Kantu errezitaldia

20:30 / Sarrera librea lekuak bete arte

Antolatzailea: Musika Hamabostaldia

Laguntzailea: STM

 

Hitzak

Haurrentzako tailerra

Izen-ematea: www.quincenamusical.eus

Hezkuntza tailerra / 17:00 (80 min) / 5-11 urte / Elebitan / Doan, aurrez izena emanda.

Antolatzailea: Musika Hamabostaldia

Laguntzailea: STM

Babeslea: Gipuzkoako Batzar Nagusiak

 

  • OSTEGUN MUSIKALAK SAN TELMON

20:30 / 8 €

Antolatzailea: Musika Hamabostaldia

Laguntzailea: STM

 

Abuztuak 8

Iñaki Alberdi, akordeoia / Ensemble 442

Sarrerak agortuta

 

Abuztuak 22

Gerhard Laukotea

 

Abuztuak 29

Ona Cardona, klarinetea / Josep Colom, pianoa

 

  • HAURREN HAMABOSTALDIA

Abuztuak 20

Peer Gynt-ekin ametsetan

 

Eliza / 18:00 / 8 € (3 € 12 urtetik beherakoentzat)

Antolatzailea: Musika Hamabostaldia

Laguntzailea : STM

Babeslea: Gipuzkoako Batzar Nagusiak

 

Sarrerak salgai: www.quincenamusical.eus helbidean, eta Kursaal nahiz Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Sarrerak geratzen badira, kontzertuaren egunean San Telmo Museoan bertan, saioa hasi baino ordubete lehenagotik.

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko uztailaren 6(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana