"Natura ilustratua"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2019(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • "Natura ilustratua"

Kalkografiazko grabatuei buruzko lantegia. Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola.

Erakusgai dauden obrak Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako kalkografiazko grabatuei buruzko lantegian parte hartu duten ikasleen lanaren fruituak dira. Lauren Aliende izan da lantegi horren arduraduna eta, bere teoria eta praktika uztartzeko joerari esker, azken urteetan hainbat gairi buruzko erakusketak egin dira hiri honetan eta hemendik kanpo.

Oraingo honetan, 2017-2018 ikasturtean zehar edertasun handiz sortutako estanpek Maria Sibylla Merian-en (1647-1717) lana dakarte gogora; izan ere, hil zenetik 300 urte igaro diren arren, arte historialarien, ikertzaileen eta ekologisten artean jakin-mina pizten jarraitzen du. Urteurren hori aitzakia hartuta museo eta erakunde askok jarri dituzte Merianen ondo jagondako lanak ikusgai Atlantikoaren alde batean zein bestean. Marrazkilari, margolari eta grabatzailea batzuentzat; lore eta tximeleten margolari hutsa besteentzat, ez da, ordea, bere papera hor amaitzen. 1705ean Amsterdamen argitaratu zuen Metamorphosis insectorum surinamensium liburuan ordura arte ezagutzen ez ziren landare eta intsektuei buruzko informazioa ageri da, ondo dokumentatuta eta edertasun handiz ilustratuta. Bere sentikortasuna eta dotorezia zela medio naturalista berezia izan zen, eta erabakitasun handiz mugitu zen naturaren behaketaren eta nahitasun artistikoaren artean.

Erakusketa honetako 31 estanpak egiteko Merianek erabiltzen zituen prozeduren oso antzekoak baliatu dira: kobrezko plantxen gainean egindako grabatuak. Irudia plantxa batera eraman eta bertan finkatzean datza, bai zuzenean –puntzoia edo punta lehorra erabilita–, edo, zeharka, azidoaren bidez, bere eraginpean dagoen gainazala jan eta eraldatzen baitu. Prozesu horren ondorioz sortzen den matrizea gero estanpak izango duen koloreaz tintaztatzen da. Beste aukera bat kolorea akuarelaz aplikatzea da –osoan edo zati batean–, inprimatu eta gero.

Paperean antzeko formatua dute estanpa guztiek, 40 x 60 cm. Arrastoaren forma eta tamaina egile bakoitzak aukeratu du. Emaitza: lerroak, orbanak, erdiko tonuak eta beltz sakonak elkartuta obrak testurak, aniztasuna eta kolorea eskuratzen ditu; artista-grabatzaile irmoz osaturiko talde honek Natura ilustratuaren behatzaile gisa interpretatutakoaren ondorio.

(Grabatuei buruzko lantegiko ikasle Ixiar Artechek idatzitako testua)


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2019(e)ko ekainaren 23(e)ra
  • LekuaAtaria
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana