FICAB 2019 - Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Irun 2019(e)ko azaroaren 18(e)tik 2019(e)ko azaroaren 23(e)ra
  • FICAB 2019 - Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak bere 19. edizioan proiektatuko diren filmen zerrenda aurkeztu du.

Espainia eta Frantzia nabarmentzen dira aukeratutako filme jatorrian baina Sekzio Ofizialean leku oso desberdinetako filmeak ere izando ditu, esatebaterako Liban, Venezuela eta Eslovakia.

Oiasso Museoak 24 lan aukeratu ditu 53 jasotakoetatik. Hezkuntza Sekzioak aurten ere bere saria izango du, Orona Fundazioa, zinemaldiaren egoitzaz gain sozio-kolaboratzailea dena, ematen du eta aurten bere zenbatekoa igo egin da ikuspegi pedagokiko hoberena daukan filma saritzeko. Donostiako Aquariuma ere zinemaldiaren egoitza izango da hiruburu gipuzkoarrean. Han Sekzio Ofizialeko hiru filme ikusi ahal izango dira itsasoko gaiarekin harremana daukatenak.

Amaia Kultur Zentroko zinemaldiaren egoitza nagusian, 19:00etako emanaldietako filme protagonisten artean, gai interesgarriak ezagutzeko aukera izango dugu, adibidez, Tutankamonen hilobiari buruzko azkeneko aurkikuntzak, Nazca lerroak, Namibian deskubritutako XV. mendeko ontzi-hondar portugaldarra edo Etiopian dauden megalito faliko misteriotsuak.

Jatorriari buruz, filme gehienak Espainia eta Frantziatik datozte. Azaltzen diren beste herrialdeen artean Alemania, Suitza, Hungaria, Eslovakia, Serbia, Grezia, Brasil, Argentina, Venezuela eta Liban daude. Aurten ere FICABek marko kronologiko oso zabala aurkeztuko du: gizadiaren hastapenetatik Historiaurrean gaur egun arte, antzinako zibilizazioetatik pasata Mesopotamia, Roma edo Egipto. Ibilbide geografikoak ere kontinente desberdinak bisitatzera eramango gaitu Liban, Etiopia, Namibia, Peru, Argentina edo Brasil urrutiko lekuetaraino, gertuago dauden beste toki batzuk ahaztu gabe.

Epaimahaia ikusentzunezko eta arkeologia munduko ospe handiko profesionalek osatuko dute, eta bere erabakia zinemaldia itxiko duen sari-banaketan ezagutu da. Ohorezko sari koadroa honako hau izango da:

- Zinemaldiaren Sari Nagusia: 2000 euro

- Publikoaren Sari Berezia: 1000 euro

- Orona Fundazioa Saria Hezkuntza Sekzioan: 750 euro

- Arkeolan Saria zientzia-dibulgazioari: hornidura ekonomikorik gabe

 

 

Oiasso Museoa

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana