"Abstraktu! Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduman"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko apirilaren 16(e)tik 2019(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Abstraktu! Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduman"

Abstraktu! erakusketa Ziudadelako Arma aretoan izango da apirilaren 16tik ekainaren 30a arte Abstracciones en la Colección de Arte Contemporáneo del Ayuntamiento de Pamplona. Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduman. Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman dauden eta hizkuntza abstraktuak erabiltzen dituzten artelanen hautaketa zabala proposatzen du erakusketak.

Abstrakzioa Artearen hizkuntzatzat aldarrikatzen du: abstraktuaren garrantzia, esanezina, adierazezina, ulertezina... bere ulertezintasunaren edo bere ukapenaren oztopoak hautsi nahian, ikusleak bere burua artelanen kolore, irudi eta ehunduretan barna eroaten utz dezan nahi duen proposamenaren bidez.

Arma Aretoko 1. eta 2. solairuetan, erakusketak 84 artistaren lanak hartzen ditu barne; artistak (zaharrena, 1922an jaioa, eta gazteena, 1986an) tokikoak (22), naziokoak (50) zein nazioartekoak (12) dira. "Familiaka" antolatutako ibilbidea eskaintzen da, Artearen historian dauden joera abstraktuak jasota: abstrakzio ez-formalista, espresionismo abstraktua, abstrakzio lirikoa, abstrakzio geometrikoa eta horien loturak neoplastizismo, konstruktibismo edo arte zehatzarekin, baita ere arte zinetikoranz, Op Art-eranz (mugimendu-ilusioak eta beste ilusio optiko batzuk) egindako eratorpenak edo abstrakzioaren egungo eratorpenak.

Artelanak teknika ezberdinetako lan piktorikoak dira, eskulturakoak (12), argazkigintzakoak (4) eta bideografikoak (1).

Artelanek bilduman sartzeko egindako bidea ere jasotzen da haien argibideetan (egilearengandik eskuratuta, azokak, lagapenak, dohaintzak, artista gazteen lehiaketak, bienalak...).

Erakusketa osatuko da artistekiko bitartekaritza-programa publiko batez, topaketez, lantegiez...

Abstraktu! – Artistak

José Luis Alexanco

Javier Alkain

José Ramón Amondarain

Carmen Anzano

Mariano Arsuaga

Txomin Badiola

Javier Balda

Eduardo Barco

José Manuel Broto

Rosa Brun

José Javier Caballero

Joaquín Capa

Tom Carr

Ricardo Cavada

Joaquim Chancho

Victoria Civera

Joan Cortés

José Pedro Croft

Faustino Cuevas

José Ramón Elorza

Ñaco Fabré

Roland Fischer

Patrick Michael

Mark Francis

Amadeo Gabino

Santiago García

Ángel Garraza

Álvaro Gil

Julián Gil

Iñaki Gracenea

Xavier Grau

Joan Hernández Pijuan

José Herrera

Alejandra Icaza

Cristina Iglesias

Fernando Iriarte

Juliantxo Irujo

Imi Knoebel

Antón Lamazares

Manuel Luca de Tena

Jokin Manzanos

Jorge Martínez Huarte

Álvaro Matxinbarrena

Mitsuo Miura

Miquel Mont

Felicidad Moreno

Juan Moreno

Manu Muniategiandikoetxea

Antonio Murado

Álvaro Negro

Gonzalo Nicuesa

Alberto Odériz 

Markus Oehlen

Alberto José Orella

Félix Ortega

Aitor Ortiz

Eugenio Ortiz

Luis Palmero

Carlos Pascual

Charo Pradas

Miguel Pueyo

Belén Puyo

Luis Ramos

Oskar Ranz

Dick Rekalde

David Rodríguez Caballero

Mariano Royo

Roberto Ruiz Ortega

Ángeles San José

Fernando Sánchez Calderón

Koldo Sebastián

Susana Solano

Eduardo Stupía

Antoni Tàpies

Jordi Teixidor

Wolfram Ullrich

Darío Urzay

Juan Uslé

Daniel Verbis

Felix Weinold

Tim White-Sobieski

Simon Zabell

Peter Zimmermann

José Luis Zumeta


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko apirilaren 16(e)tik 2019(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

  • Web Armen Aretoa (Ziudadela)

Non

Euskadi, auzolana