"José Latova: cuarenta años de fotografía arqueológica española"

Irun 2019(e)ko apirilaren 12(e)tik 2019(e)ko uztailaren 21(e)ra
  • "José Latova: cuarenta años de fotografía arqueológica española"

Arkeologia, gaur egun, gure informazio historikoa handitzeko asmoz toki arkeologikoen ezagutzari aplikatzen diogun metodo bat da eta, berez, oinarri batetik abiatzen da: indusketa orok, ezinbestean, suntsiketa dakar. Horregatik, inoiz ez da aztarnategi bera birritan induskatzen, Heraklitoren gisan, hura ere ezin baitzen ibai berean birritan bainatu.

Arkeologo zorrotz guztiei egiten zaie eztarrian korapiloa aztarnategi batean lehen lagina hartu aurretik eta, lasai lo egin ahal izateko, zehaztasun handiz zaintzen dute indusketa prozesuan gertatzen den oro dokumentatzeko lana.Tradizioz, marrazkigintza izan da sistemarik erabiliena. Ondoren, haren osagarri izan zen argazkigintza, marrazkigintza gainditzeraino.

Bideoan dokumentatzeko sistemek, estazio totaleko posizionamenduek edo bereizmen handiko GPSek hiru dimentsioko argazkiak edo eskaneatuak izaten dituzte osagarri. Gaur egun droneak ere erabiltzen ari gara gure indusketak dokumentatzeko. Dokumentazio neurri oro gutxiegi da, eta bakar bat ere ez dago sobera.Horrela, dokumentalista handien laguntza izatea garrantzi handikoa da, edozein ikerketa arkeologikorako.Espainiako arkeologiaren azken berrogeita bi urteetan, dokumentazio metodoek bilakaera izan dugu, gure herrian ia guztiak izan duen gisan: bilakaera handia eta hoberakoa.

Urte hauetan, 1975-2017 urte bitartean, dokumentalista grafiko bat nabarmenduko da: haren jarduera aintzat hartu gabe, ez daiteke uler hispaniar arkeologia.José Latovaz ari gara. Guretzako ohore bat da bere jarduera profesionalaren ia hasieratik ezagutu izana eta esan dezakegu gure arkeologia sareko gakoetako bat dela.Jakina, hori hala da, une egokian beti egon delako toki egokian.Zientziaren zorroztasuna abenturaren pasioarekin uztartzea eskatzen duen jarduera horren ordezkari perfektua da José Latova eredugarria.

José Latova, Espainiako ondare arkeologikoko argazkilaririk garrantzitsuena

Trantsizioko urteetatik aitzina, Kultura Ministerioak Espainiako ondare arkeologikoa dokumentatzeko politika bati hasiera eman zion. Dokumentazio lan horretan, José Latova pertsonarik garrantzitsuena izan zen eta hala izaten jarraitu du, gaur egunera arte. Latovak komunikabide publiko eta pribatuetan egin du lan, Hispaniako geografia guztian barrena, bertako etapa historiko eta kultura agerraldi guztietan.

oiasso.com

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko apirilaren 12(e)tik 2019(e)ko uztailaren 21(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non

Euskadi, auzolana