"Euskal Kulturari So. Bertsolaritzaren Artikulazioak"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko abuztuaren 22(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • "Euskal Kulturari So. Bertsolaritzaren Artikulazioak"

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroek elkarlanean antolatzen dute Bertsoa Unibertsitatean zikloa. Bost urtetarako elkarlana adostua dute Mintzolak eta UPV/EHUko Uda ikastaroetako zuzendaritzak.
 

Hainbat ikerlari ari dira bertsolaritza eta ahozkotasuna ikuspegi ezberdinetatik aztertzen, eta ziklo eta jardunaldion helburua da gai horien transmisioa egitea eta etorkizuneko ikerketak abiatzeko hari muturrak ematea.

Euskal Kulturari So. Bertsolaritzaren Artikulazioak

2019ko abuztuaren 22an eta 23an izango da Mintzolaren hurrengo ikastaroa, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan.

Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? galdera horiek eta bidean ateratzen direnak erantzuten ahaleginduko gara. Bidelagun izango ditugu Alberto Irazu, Harkaitz Zubiri, Iratxe Retolaza, Jon Maia, Josu Amezaga, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran, besteak beste.

Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak izeneko eskola eskainiko dugu. Ikusi egitaraua, irudian sakatuta.

mintzola.eus

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 22(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • LekuaMiramar Jauregia
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana