Eider Pérez eta Leire Etxezarreta: "Andre eta jabe"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Maiatzak 15
  • Eider Pérez eta Leire Etxezarreta: "Andre eta jabe"

Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren barruan.

Euskal emakume poeten bizitzak eta ahotsak plazaratuko dira Andre eta Jabe ikuskizunean: aintzinako eresietako bertsolarietatik hasi, Bizenta Mogel bisitatu, Emakume Abertzale Batzako anderei kasu egin, eta gaur egungo poetenganaino egingo dute bidea Eider Perezek eta Leire Etxezarretak.

Ikuskizunaren edukiak literatura eta generoko hainbat ikerlan jasotzen ditu. Eta ikerlan horietan oinarrituta, euskal emakume poeten historiaren proposamen bat aurkeztuko da irudiaren, antzerkiaren, bertso kantuaren eta errezitaldiaren bitartez. Zuzeneko musikak lagunduta oharkabean igaro diren ahotsak ezagutu eta gozatzeko aukera izango da. 

« Ohituak gaude etxeko ateak ireki eta oinez sartzen. Zabal ditzagun behingoz leihoak! Zabaldu zirrikitu eta prespektiba berriak ikusteko, eta ieup! egin salto, lorontziak zeharkatu eta sar gaitezen leihoetatik etxe barrura. Bertan dauzkagu andre eta jabeak zain ».


Laburrean

Non