Poetak Maiatzean 2019 jaialdiaren barruan.
Jabier Muguruzaren disko berria da Leiho bat zabalik, bere hamabosgarrena, eta aldaketa nabarmena dakar, izan ere, ohiko oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (“Carasueño”) ditu ardatz oraingoan.
Honela, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra, baina beti ere bere estilo eta nortasuna mantenduz: tempo lasaiak, hitz intimistak belarrira xuxurlatuak, dotorezia melodietan…