Zinemateka: Irudikatutako hiria

Bilbao 2019(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2019(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • Zinemateka: Irudikatutako hiria

Zinemaren bidez hiri bat eraikitzeko saioa

Monopoly bat izango balitz bezala, ziklo honek filmez osatutako hiriko mapa bat eraikiko eta proiektatutako du. Egun batean kantoi bat izango da protagonista, hurrengoan plaza bat; aste batean hotel bati buruz hitz egingo digu filmak, hurrengoan espetxe bat aurkeztuko digu; parke bat ere egongo da... Eta horrela, filmez film, irudiz osatutako hiri baten giltzarriak batuz joango dira, pantailan baizik egin ezin den eran. Gure irudira eta antzera eraikitako hiria, non dokumental garaikidea erabiliz hausnarketa filmikoa planteatu nahi den gizakiaren asmakuntzarik handienetako bati buruz: Greziako polisa. Izan ere, 2050ean mundu osoko hiru biztanletatik bi halako batean biziko dela uste da.

Eta programan paradoxa eta jokoa erabiliko ditugu, irudikatuko dugun hirian israeldar ile-apaindegi baten hondoan kanadar farmazia bat egongo baita eta La Habana erdian sortutako zuhaitz batetik Parisko hilerri batera joango gara oinez: Père-Lachaise-ra. Hori izango da zikloaren hasierako protagonista, Heddy Honigmann zinemagilearen Forever (2006) filmaren bidez, eta hori da hiria isilen dagoen eta altxorrik handienetako bat gordetzen duen tokia: Marcel Proust, Oscar Wilde, Jim Morrison, Maria Callas eta beste zenbaitek hilobiak. Hor, erretratu bisuala ez da soilik hildakoen hitzetan geratzen, baizik eta jarraitu egiten die bisitaririk kezkatsuenei.

Le Corbusier-ek esan zuenez, hiriak zerua eta espazioa ditu, altzairua eta zementua izan aurretik; eta zeru horren eta espazio horren artean banatzen diren ametsak izango dira arretagune nagusiak gure kaleen eta eraikinen trazatuan. Gianfranco Rossiren Sacro Gra (2013) filmean ageri diren ametsak eta biztanleak; film horrek poetikotasun handiz deskribatzen baitu Erroma barnean hartzen duen ingurabide handia, non hiri eternoa murruetatik kanpo hasten den dardarka eta taupadaka. Harekin bilduko dugu gure zikloaren azken mapa.   

Oskar Alegria. Zikloko komisarioa.

FILM GUZTIAK JATORRIZKO BERTSIOAN PROIEKTATUKO DIRA, GAZTELANIAZ AZPITITULATUAK (JBGA).

EMANALDIAK

FOREVER
2019-05-15: 19:30 (OSKAR ALEGRIA KOMISARIOAK ZIKLOA AURKEZTUKO DU) / 2019-05-15: 17:30

PLAZA DE LA SOLEDAD
2019-05-22: 19:30 / 2019-05-23: 17:30

MUR(S) RUE DE LA SANTÉ
2019-05-29: 19:30 (AURKEZPENA ZUZENDARIAREKIN, ETA, ONDOREN, SOLASALDIA) / 2019-05-30: 17:30

DERAKHT (THE TREE) & HOTEL NUEVA ISLA
2019-06-05: 19:30 / 2019-06-06: 17:30

WOMEN IN SINK & EAST HASTINGS PHARMACY
2019-06-12: 19:30 / 2019-06-13: 17:30

LE BOIS DONT LES RÊVES SONT FAITS
2019-06-19: 19:30 / 2019-06-20: 17:30

INTIMIDADES DE SHAKESPEARE Y VICTOR HUGO
2019-06-26: 19:30 / 2019-06-27: 17:30

SACRO GRA
2019-07-03: 19:30 / 2019-07-04: 17:30


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2019(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • Lekua Golem Alhóndiga
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa3,5 / 4,5 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Golem Alhóndiga

Non

Euskadi, auzolana