"Álbum de Zarzuela: Antología"

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 19(e)ra
  • "Álbum de Zarzuela: Antología"

Album liriko bat eskainiko diegu ikus-entzuleei; bertan, gure generoko saio ospetsuenetako asko ikusi eta entzun ahal izango dituzte.

Errepertorioa zarzueletako pieza ospetsuek osatzen dute, besteak beste: La Corte de faraónMarinaLa tabernera del puertoLa rosa del azafrán, eta beste hainbatetakoak. Horiei, musika-emanaldiak lotuko dituzten zarzuelako testu dibertigarriak gehituko dizkiegu.

Estatu osoan zehar eta mugaz gaindi aritu izan da ikuskizuna, abeslari eta aktore talde bikainarekin, Zarzuelaren urrezko garaiko konpositore eta idazle onenetan oinarrituta. Oso modu berezian osatuta dago, eta publikoak inoiz ez bezala gozatuko du antologia original honetan.

Gainera, oraingoan Tenorissimusen kolaborazioa izango dugu. Hiru tenor handi eta dibertigarrik osatutako talde horrek ikuskizuna osatuko du, eta gure musikarik berezkoenaren, Zarzuelaren, doinuek bihotzean dar-dar egiten dutela sentituko dute ikus-entzuleek.

Luis Fernández de Sevilla konpainia

 

Artistak:

  • Tenorissimus (Lorenzo Moncloa, Adolfo Nieto eta Gabriel Blanco)
  • Hevila Cardeña
  • Antonio Torres
  • Ángel Castilla
  • Mariana Isaza
  • Laura La Caletaren koadro lirikoa
  • Bilboko abesbatza lirikoa
  • Bilboko orkestra lirikoa

 

Talde artistikoa:

  • Ikus-entzunezkoen diseinua: Isabel García
  • Musika-zuzendaria: César Belda
  • Zuzendari artistikoa: Lorenzo Moncloa
  • Aholkularitza lirikoa: Nieves Fernández de Sevilla

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2019(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 19(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Euskalduna Jauregia
    Abandoibarra Etorbidea, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa35 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Euskalduna Jauregia

Non

Euskadi, auzolana