"Artea ikasbide 2019"

Bilbao 2019(e)ko ekainaren 18(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "Artea ikasbide 2019"

Erakusketa honek Artea ikasbide hezkuntza-programaren barruan 2018/2019 ikasturtean zehar 6 eta 12 urte bitarteko 209 eskola-umek sortutako lanetako batzuk dakarzkigu. Proiektu honen baitan, bederatzi artista —Iñaki Gracenea, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Maider López, Karlos Martínez Bordoy, Manu Muniategiandikoetxea, Jorge Rubio, Ibon Sáenz de Olazagoitia eta Manu Uranga— bederatzi ikastetxetara joan, eta bertako irakasleekin elkarlan estuan jardun dira ikasleentzako zenbait jarduera artistiko diseinatzeko.

Programak lehen hezkuntzako curriculuma indartzen du, artea tresna gisa erabiliz. Arteari buruz solasean aritu eta sorkuntza prozesuan parte hartzeko proposamenak aukera ematen die ikasleei curriculumeko gaiei irudimenarekin eta modu pertsonalean heltzeko. Proposatutako jarduerak ikaskuntza-arloekin erlazionatuta daude zuzenean, eta hainbat ikasgai lantzen dituzte: besteak beste, Zientziak, Matematika eta Hizkuntza. Horrela, errealitatea ezagutzeko, ikertzeko eta ulertzeko tresna bihurtzen da artea. Askotariko diziplina eta teknika artistikoen bidez (esaterako, argazkilaritza, pintura, eskultura eta performancea), norberaren adierazpenaren eta sortzeko askatasunaren balioa nabarmentzen da.

2018/2019 ikasturtean, ikastetxe publiko hauek hartu dute parte: Bizkaian, Deusto, Munoa, Ángeles Custodios eta Zorroza; Gipuzkoan, San José eta Sasoeta-Zumaburu; eta Araban, Paula Montal, Sansomendi eta San Ignacio.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 18(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana