Ainhoa Arteta + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Azaroak 8
  • Ainhoa Arteta + Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Zalantzarik gabe, Ainhoa Arteta espainiar soprano ezagunenetako bat da, eta gure herrialdeko eta mundu osoko agertoki garrantzitsuenetan mende laurden batean baino gehiagoan egindako lanak bermatzen duen entzutea du. Ibilbide luzea eta zentzuduna egin du, eta azken urteetan sendotu egin du bere errepertorio luzean rol berriak sartuta, besteak beste, Butterflyrena. Hain zuzen, azken horrekin arrakasta handia eskuratu zuen joan den denboraldian.

Baluarte Fundazioaren Denboraldiarekin izango duen hitzordu honetan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAOren abesbatza lirikoa izango ditu lagun Ainhoa Artetak. Programan, bere ibilbideko opera-izenburu adierazgarrienetako batzuk eta Artetak lotura berezia duen Espainiako eta Latinoamerikako musikako abestiak izango dira.

Gipuzkoar abeslariak Baluarteko agertokira egingo duen itzulera zoriontsua izango da, beti miresmena eta maitasuna adierazi izan dion publiko batekin berriro elkartzeko. 

  • Zuzendaria: José María Moreno
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Operaren Lagunak Gayarre Elkarteko abesbatza lirikoa (AGAO)

Obrak: Puccini, Bizet, Halffter, Sorozabal, Chapí, Barbieri Gustavino, Montsalvatge, Falla, Ramírez, Catalani eta Luna

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana