Zinemako ahotsak, pantaila handiak XX. mendean ezagun egin zituen kanturik ederrenetariko batzuk jasotzen dituen kontzertua da. Ozeko aztia, Ardo eta arrosa egunak, Urrutiko takoiak, Gosaria diamanteekin edota Chicago bezalako filmen kantuak, besteak beste. Izan ere, bertako soinu bandak euren jatorri zinematografikoaz independizatu egin ziren azkenerako, balio handiko musikak eta melodia ahaztezinak bilakaturik.
Gershwin, Sondheim, Williams, Mancini, Weill, Rodgers edo Nyman bezalako musikariek konposaturiko kantu hauek Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoaren ahotsean entzuterik izango ditu publikoak, Iñaki Salvador (pianoa) eta Mikel Andueza (saxo eta klarinetea) musikariekin batera.