10. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'
Patuak kolpatutako munduan alderrai dabilen ibiltariaren poesia izan zen Mahlerren inspirazio-iturri, puskaz lehenago Schubertena izan zen bezala. Edertasuna, natura eta heriotza osagai dira Mahlerrek bere Lieder eines fahrenden Gesellen lanetan ondutako unibertso lirikoan; askotan Alfonso Mújica baritono uruguaiarraren ahots ederrean biziberritutakoak. Ibiltari haren goizeko ibilaldiaren adierazpen alai hura -Mahlerrek bere Titan Sinfonian Blumineatalarekin batera berrerabilia- batu eginen da Txaikovskik amestutako neguko bidaiarekin bere Lehen Sinfonia Nikolai Rubinsteini eskaintzean.
Bidaiari darion poesia du inspirazio-iturri Christian Vasquez zuzendari gazte konprometituak, haren esanetan musika baita mundua eraldatzeko modurik onenetako bat.
PROGRAMA
I. Atala
Gustav Mahler
Blumine
Gustav Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
II. Atala
Piotr Illich Tchaikovsky
1. Sinfonia, Sol minorrean, opus 13 “Neguko ametsak”
PROTAGONISTAK
- Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
- Zuzendaria: Christian Vásquez
- Bakarlaria: Alfonso Mujica, baritonoa