Kalerki 2019 jaialdiaren barruan.
BASOA
DANTZAZ (Euskal Herria)
DANTZA
35 minutu
Basoa. Estalkia. Gordelekua. Magiaz betetako lekua edota beldurgarria. Historiako momentu tragiko jakin bat ezkutatu eta ahaztea nahi zuen basoa. Errefuxiatuen kanpalekua, kontzentrazio esparrua...
Gurs; milaka pertsona metatu eta hil ziren barrendegia.
Historikoki eta geografikoki hurbil dugun kokalekua.
Gurs hausnarketa eragiten duen abiapuntua. Guden eta pobreziaren ondorioz beren lurraldea uztera behartuak dauden milaka pertsona errefuxiaturen erakusleiho.
Gurs, iraganaren eta orainaldiaren zubia.