Kalerki 2019 jaialdiaren barruan.
Etxerik gabe bizi diren pertsona askoren egoera du iturri CALORek, etxea uztera derrigortuak izan ziren oharkabeko bidaiariak, sutondotik, bat-batean, alde egitera bultzatutakoak.
Leku baten bila mundua zeharkatzen duten nomada garaikideak dira, gizarteak eta kulturak, atzerriko hiri eta herriak itsuka haztatzen dituztenak.
Etxe berria aurkitzeko gogo eta esperantzan, denborarik gabe bidaiatzen duten ibiltariak.