Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Alondra de la Parra)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Maiatzak 15
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Alondra de la Parra)
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Alondra de la Parra)

12. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'

“Musika hizkuntza unibertsala da. Behar bezalako abilezia dauka hesiak hausteko, arima ukitzeko eta komunitate-sentimendu bat sortzeko”. Zirraragarria izaten da beti Alondra de la Parra zuzendari mexikarrari entzutea, bere herrialdeko kulturarekin konprometitua, alaia, indarrez gainezka, orkestra-zuzendaritzaren profesional bikaina. Beste emakume aparteko batek esan zezakeen mexikarraren esaldia bera, hots, gure Emiliana de Zubeldiak (Jaitz, Nafarroa 1888- Hermosillo, México 1987).
 
Modernoa eta ideia berriei irekia, Augusto Novarok instrumentuekin eta afinazioz ondutako teorien aldekoa izan zen, eta lan nekagaitza egin zuen Mexikoko hezkuntza musikalaren alde. De La Parrari esker, eta era berean, Nafarroako Gobernuak Emiliana de Zubeldia Fundazioarekin Sonoran egina duen lankidetza-hitzarmenari esker, azkenean gure konpositorearen Pianorako 2. Kontzertua entzun eta miresteko aukera izanen dugu, erabateko estreinaldian, gainera.  

PROGRAMA

I. Atala

Johannes Brahms
Obertura tragikoa, opus 81
 
Emiliana de Zubeldía
Piano eta orkestrarako 2. kontzertua
   Erabateko estreinaldia
 
II. Atala
 
Antonin Dvorák
7. Sinfonia, Re minorrean, opus 70


PROTAGONISTAK

  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Zuzendaria: Alondra de la Parra
  • Bakarlaria: Jorge Robaina, pianoa
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana