Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Ekainak 4
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)

14. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'

Teresa Catalánen partitura sinfoniko bat estreinatzea sekulako gertakaria da gure orkestrarentzat. Soinu-efektuen eta testura-jokoen esploratzaile nekagaitza, adierazpenik finenaren zerbitzuan ari da beti; sakon ezagutzen du orkestra, eta nortasun ausarta eta bitxia erakusten du bere lan guztietan. Horregatik dago Espainiako musika-konposizioaren abangoardiarik interesgarrienean.
 
María Antonia Rodríguez txirula-bakarlari asturiarrak gure konpositorearen partitura bat estreinatu zuen duela hogei urte jada, eta El canto de Atenea biziberrituko du. Iruñeko Orfeoiak emanen dio akabera denboraldiari, Pucciniren lan bitxi eta goiztiar bat abestuta, hots, Messa a quattro voci edo Messa di Gloria, bere etorkizuneko operen berismoa iragartzen duena, bai eta orkestraren erabilera bikaina eta koru-pasarteen tratamendu bitxia ere. 

PROGRAMA

I. Atala

Teresa Catalán
Atenearen kantua
   Baluarte Fundazioaren enkarguz. Erabateko estreinaldia
 
II. Atala
 
Giacomo Puccini
Messa a quattro voci, “Messa di Gloria”


PROTAGONISTAK

  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Iruñeko Orfeoia - Zuzendaria: Igor Ijurra
  • Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva
  • Bakarlariak: Alessandro Scotto di Luzio, tenorra / José Antonio López, baritonoa
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana