Yo Ciervo

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Irailak 27
  • Yo Ciervo

Imanol Rivas (ahotsa eta gitarra), Julen Rivas (ahotsa, bateria eta teklatua), Koldo Belloso (baxua).

Yo Ciervo, pop-rock musika egiten duten talde karismatiko donostiarra da, musikari trebeekin osatuta. Rock, pop, indie eta grunge estiloen aztarnak somatzen zaizkie. 2016an, beraiek zuzenean ekoiztutako lehenengo lana aurkeztu zuten: Sumar y restar eta kritikaren arrakasta handia lortu zuten.

Azkenaldi honetan, "La Guerra de la Independencia"deituriko trilogia batean lanean dihardute. Egun disketxeetan gori gori dagoen gaia jorratzen ari dira: musika independietearen inguruan.

Taldeari buruz hitz egiten duen eta norbere kabuz autonomia osoaz, disketxe handien laguntza eta inbertsiorik gabe euren proiektuak aurrera atera nahi dituzten beste talde batzuen intentzio adierazpen bat da. Bakoitzaren kalitatezko proiektu musikala erakustarazi eta aurrera ateratzeko eguneroko borroka, hori da La Guerra de la Independencia. Trilogia honetako bigarren diskoaren baitan dagoen

Mundu honetan deituriko singela, testu sakon, heldu eta irmoa den proposamen bat da eta Gazteako lehen postuetara iristeaz gain Euskaditik kanpo bira bat lotzeko bideak erraztu diete.

 

dkluba.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana