Atalak 2.0: "Artalde" (Larrua Proiektua II)

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Irailak 12
  • Atalak 2.0: "Artalde" (Larrua Proiektua II)

Atalak 2.0. proiektua euroeskualdeko kideekin elkarlanean garatzen den sormen laborategiak sustatzeko ekimen bat da. Horren misioa dantzaren munduko profesionalei profesionalki eta sormenaren arloan garatzeko aukerak eskaintzea da, egonaldien, erakustaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bidez.

Sorkuntza Laborategirako proposamena
 
Komunikatzeko modu desberdin bat sortu duen pertsona kolektibo edo tribu bat erabiltzen dugu giza izaera aztertzeko. Sorkuntza laborategi honetan gorputz-hizkuntzan jartzen dugu arreta; kontaktu fisikoak eta keinuak komunikazio bitartekari gisan jokatzen duten paperean. Grotowskiren antzerki pobrean eta Peter Brooken espazio hutsean inspiratuta, gure gorputzen bitartez espazioa eraldatzea eta habitatzea bilatzen dugu. Horretarako, gorputzak espazio eszenikoan bilakatzen dira.
 

Larrua Proiektua
 
Jordi Vilasecak eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza proiektua da, berezko hizkuntza bat duena. Egitasmoan, hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituzte (Break Dance eta Dantza Garaikidea). Proyecto Larrua egitasmoa Vitoria-Gasteiz eta inguruetan dantza aktibatzeko intentzioarekin jaio zen. Bertako eta estatu mailako artistekin, erakundeekin, erresidentzia artistikoekin kolaboraziorako bideak zabaltzea helburu duen kolektibo artistikoa osatuta.
 

Dantzariak
 
Oier Abrego, Sayoa Belarra, Pauline Bonnat, Elene Carreto, Alicia Cayrou, Marina Esquisabel, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xián Martínez ,Iker Sanz.

 
Taldea
 
Kanpo-begia: Begoña Martín
Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
Zuzendari orokorra: Fernando Saenz de Ugarte


Gonbidapenak
 
Principal antzokiaren lehiatilan. Irailaren 12an, 18:00etatik aurrera, Montehermosoren Informazio Zerbitzuan

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana