Harriak 2019: "Barru, barre, barrene" erakusketa

Güeñes 2019(e)ko uztailaren 19(e)tik 2019(e)ko irailaren 2(e)ra
  • Harriak 2019: "Barru, barre, barrene" erakusketa

Barrubarren edo barrene esku pilota jolas bat da, lekuaren arabera izendapen desberdinak jasotzen dituena. Edonork parte hartu dezakeen jolas hontan adin mugarik gabe, sexu mugarik gabe eta norberaren gaitasunak elementu baztertzaile izan gabe jazotzen da jolasa, pilotan ez dakiena ere ibili daitekeelarik jolasean. Bestalde, gorputz, forma edo egitura baten barruan dagoenari esaten zaio barruabarrena edo barrenea.

Arriarango urtegiaren horman, Nestor Basterretxeak obra hartako ingeniariekin batera diseinatu zuen egitura bat aurkitzen dugu. Egitura hartan badira bi bolumen eta bolumen horien barrenean badira zenbait gela. Ekimen honek haietako gela batzuk erakusketa leku gisa baliatuko ditu. Gela horiek erabiltzeak herri-lan ingeniaritza eta artea uztartu zituen obrari begiratzeko modu bat eskaintzen du, baina baita ere bere testuinguruaren inguruko gogoeta bat eragin ere, Beasaingo ezohiko enklabe gisa eta hark "inauguratutako" garai batekin loturan. Izan ere, Usurbe Antzokiko udal erakusketa aretoa, Arriarango urtegia inauguratu eta hilabete gutxitara inauguratu baitzuen Basterretxeak berak. Gertakari pare horretatik abiatuz, Harriak egitasmoaren gakoetako bat landu nahi da, herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzea alegia.

Erakusketako partaideak: Antonio MenchenIon Arregi eta Martin FerranKoenraad Van den DriesscheNestor Basterretxea

Erakusketako komisarioa: Nader Koochaki

 

eremuak

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko uztailaren 19(e)tik 2019(e)ko irailaren 2(e)ra
  • Lekua ARENATZarte
    Enkarterri, 5
    Güeñes
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web ARENATZarte

Non

Euskadi, auzolana