Harriak 2019 erakusketa: "Itzuli barik"

Arrasate-Mondragon 2019(e)ko irailaren 19(e)tik 2019(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Harriak 2019 erakusketa: "Itzuli barik"

Alazne Zubizarretak, Daniel Llaríak eta Natalia Suárezek euren azken lanak aurkeztuko dituzte Kulturaten. Irekiera sentsibleak mundura, nora iritsiko ote garen zalantzak, nondik abiatzen garenaren ziurtasunak bezainbesteko garrantzia duten prozesuak. Alazne, herritarra eta kitsch-a, baita bere lanean agertzen diren sinbolo rekurrenteak: aizkorak, kateak, arantzadun pilotak, panpinak, diseinua da, ala artea? Bandera bat, agian gerra egiteko, mamia eta azala urtu eta nahasten dira, objektu artistikoa desakralizatu egiten da. Dani, kasualitatez erabiltzen ez diren materialak. Tela hautsiak, maskorrak eta harriak, gertutik lanerako bata gorriak eta hormigoia dira. Lanari eta arte produkzioari erreferentziak. Nola gurutzatzen dira klasea eta genero identitatea edo lana, objektua irakurtzerako orduan? Natalia, koadro asko koadro bakar batean, pintura begiratzearen plazerra. Koadro bakoitza ‘istripu’ bat da hasieran, eta ondoren intuizioz eraikitzen da, buelta eman, eta barnekoa kanpokoarekin komunikatu dadin uzten da, pinturaren atzean dagoena bilatzeko nahia transmitituz.

Erakusketa batera sartu, korridoreetan zehar ibili, begiratu piezei, erakustaretoko testua irakurri, sarrerako liburuxka hartu. Ohiko egitekoak dira, denok egiten ditugunak, denok gure gain hartzen ditugunak. Erakusketa erakustaretotik harago planteatu nahi duen proiektua da Itzuli Barik, artea lantzeko tresna hainbat elkarbanatzeko espazio kolektiboa sortzea du xede. Gazte eta artista talde bana. Arteari buruzko elkarrizketak, musikaren ingurukoak, jaiei buruzkoak. Ezin da hitzez itzuli artistak sortzen duen hori. Arte garaikidea herritartzeko formak eta zentzua. Abesti mitikoen bertsioak kitarraz, eta afaltzeko pizza.

Galdera zuzenak, deserosoak bezain beharrezkoak. Nola jakin pieza bat amaitu dela? Artistari egiten duena gustatzen zaion ala ez. Eta sortu berri duen hori gustatzen ez zaionean, zer gertatzen da? Zenbat denbora behar den hori guztia egiteko, eta zenbat balio duen egiten denak. Pentsatu nahi dut bitartekaritzaren esparrua horixe dela, nola erantzun jakin ez baina saiatzea dagokigun galderak aktibatzea, itzuli ezin dugun horri buruz hitz egiteko modua bilatzea.

Bitartekaria: Leire San Martin

Aretoko ordutegia: astelehenetik larunbatera 17:30 - 20:30 

Irailak 6,7,8:
Arte Laborategia. Alazne ZubizarretaDaniel LlaríaNatalia Suárez eta TTAK! gazte taldea

Irailak 20, 19:00etan:
- Bertso-saioa. Miren Artetxe, Maddi Gallastegi, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar.
- Bertsio-kontzertua. Ekiñe Casado

Urriak 20, 12:00etan:
Bisita gidatua. Ana Isabel Ugalde

Eskerrik asko: Jon Garai, Jone Uriarte, Amaia Etxabe, Jone Zubizarreta, Maddi Gallastegi, Libe Argoitia, Iraitz Agirre, Marta Montiano, Ane Santa Cristina, Izar Ruiz de Austri, Izaskun García, Olaia Calvo, Ixiar Okina, Garazi Barrena, Olatz Zuazubiskar, Ekiñe Casado, Uxue Sampedro, Ana Isabel Ugalde, Arrasateko Zientzia Elkartea, Amaia Bengoa, Miren Artetxe, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar, Alazne Zubizarreta, Daniel Llaría, Natalia Suárez.

 

Daniel Llaría

Logroño, 1985. Ikusmen-artista da. Arte Ederretako lizentzia atera zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta master-ikasketak egin zituen Parsonsen (New Yorken), Fullbright bekadun gisa. 2017an, Estatu Batuetako Skowhegan egoitza entzutetsuan hartu zuen parte. Gaur egun, Anguianon (Errioxan) eta Bilbon bizi da eta egiten du lan.

Artean egiten dut lan, oharkabetasunaren bila. Zenbait automatismoren erabileran oinarritutako oharkabetasunaren bila, hain zuzen ere, ekintzek nahiari erantzun diezaioten, eta ez hainbeste iritziari. Nahia adierazgarriagoa da beti ideologia baino. Ideologikoki, intersekzionalitateari eta ordezkapen-politikari lotutako gaiak aipatu ohi ditut; baina hori guztia, nolabait ere, egiten jarraitzeko aitzakia da. Izan ere, egiten jarraitzea da garrantzitsuena.

Natalia Suárez

Gasteiz, 1994. Natalia Suárez Ortiz de Zárate Bilbon bizi da. EHUko Arteko Gradua amaitu ondoren, EHUko Pintura Masterra burutu zen. Hainbat erakusketatan parte hartu du, horien artean “Markak” erakusketa kolektiboa, Bilboko Okela Sormen Lantegian, edo "Dime Dame" erakusketa kolektiboa Aire Galerian (Bilbo). 2018an Tabakalerako egoiliar programan parte hartu zuen. Haren lana pintura eta arte eszenikoen artean kokatzen da, “Tripak” konpainiaren bitartez.

Gauza asko egin nitzake gaur egun, baina pintatu egiten dut. Eta nire pinturak ez direna izan zitezkeen; baina, azkenean, direna dira. Nire koadroetako bat izan zitekeen idiaren bizkarraren atzean ezkutatzen den eguzkia; baina beste gauza bat da.

Paisaia, natura hila, urtebetetze-jaia. Horietatik bat ere ez, baina guztietatik pixka bat.

Alazne Zubizarreta

Arrasate, 1994. Bilbon bizi eta lan egiten du. EHUn Arte Ederretan graduatu ostean, diseinuko grafikoko master bat burutu zuen. LaTaller edo Fundación CIEC bezalako eskola ezberdinetan ere grabatuko ezagutzak garatu ditu. Aipagarriak diren erakusketen artean Okelako XX.AMPa, Gipuzkoako artista berrien programa edota Getxoarten partehartzea daude.

Ekoizpen grafikorako motodoen hibridazioak eta ikerketak interesatzen zaizkit irudiak artikulatzeko garaian, eta hauek orokorrean nire imaginarioan dauden erreferentzia ezberdinetatik elikatzen dira.

eremuak

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 19(e)tik 2019(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Lekua Kulturate
    Azoka, 1
    Arrasate-Mondragon
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kulturate

Non

Euskadi, auzolana