Harriak 2019 erakusketa: "Gizon txikia ez denean. Hylé-morphé"

Andoain 2019(e)ko urriaren 4(e)tik 2019(e)ko azaroaren 9(e)ra
  • Harriak 2019 erakusketa: "Gizon txikia ez denean. Hylé-morphé"

Arin-astuna. Batek ezer jakin gabe, zuzenketa batzuk hauteman daitezke gauzak elkarren artean bermatzeko eta pausatzeko moduan, zalantza egitean gauza “mugituak” utzitako lorratzak inguruko espazio osoa eraginpean hartu eta beteko balu bezala.  Argazki bat –argazkia baino ez da geratzen–, “Kitchen’s Queen” izenburukoa, plater eta katilu mordoaren artean, zortzi titiko figuratxo bat; zentzugabekeria nabaria eta eldarniozkoa “escena de campo 6” obrako marrazkietan; edota “Pantocrator” baten figura metonimiko zirraragarria Argi-arkua obran.

Hitzaren imintziorik txikiena, "mugimendu” hautemanezina eta “betegarri” ikusezina; eta horretatik abiatuta, dena: takoidun zapata baten profila osatzen duten DM zati batzuk gauza bigun bat sostengatzeko bermea dira, eta pausatuta dagoen gauza biguna zatiketa eta itxitura da, arinaren eta astunaren artekoa, tamainarik gabeko baliokidetasunen eta eskalen joko horretan, gizontxoa –hori– ez dagoenerako. “Gizontxoak” egiteaz edo marrazteaz ari garenean bezala.

Bitertakaria: Iñaki Garmendia
Erakusketaren partaideak: Madame Tytania Unlimited (aka Itziar Bilbao Urrutia), Miel OyarzabalOier Iruretagoiena
Erakusgelaren ordutegia: astelehenetik larunbatera 17:30-20:30

Inaugurazioa: urriaren 4an 19:00etan

Erakusketaren aldi berean, bi jarduera osagarri eta elkarrekiko independente proposatuko dira:

An invitation to view: H.B. (2019); Edorta Langara “Pixi” (Andoain, 1972). AZAROAK 9. Lehenik eta behin, Edorta Langarak (“Pixi”) “H.B.” (2006) instalazioa berriz bisitatzea proposatzen digu orain. Saio “mintzatu” baten bidez eta irudien eta soinu-sorpresa batzuen laguntzarekin, pieza hori egitera eraman zuen imajinarioan murgilduko gaitu. Erabateko esperientzia performatiboa, “Andoainen egina”.

“Goierri konpeti” dokumentalaren (Iñaki Garmendia-Asier Mendizabal, 2002, 54’) emanaldi bakarra; egileek parte hartuko dute. egin zenetik ia bi hamarkada igaro direnean, “Goierri konpeti” (2002) filmaren emanaldi bakarra eskainiko da Basteron, eta Iñaki Garmendia eta Asier Mendizabal egileek parte hartuko dute. Goierri Konpeti filmak antropologia-azterlan klasiko bat lantzen du formatu narratiboan: sustraiak talde-erritoetan eta aisia- eta kontsumo-mekanismoetan errotuta dituen portaera azpikulturala, autoekiko eta haien inguruko munduarekiko obsesioa (rallyak pinudien artean, kustomizazioak lagun-taldeak alokatuta duen baserriko garajean, errepideetan gauez egindako lasterketak…); eta eszenatoki bat: Goierri.

 

eremuak

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana