"Kale gorrian"

Durango 2019(e)ko Ekainak 28
  • "Kale gorrian"

Uda Giro 2019 programaren baitan.

Aiton-amona bikote bat etxe gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.

Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxearen inguruan batu dira egoera horren lekuko izan eta beharbada, kexatzeko.

Marianok ez du etxetik joateko asmorik, amaierara  arte gogor eutsi nahi du. Horretarako, hainbat estrategiaz baliatuko da. Begoñak, bestalde, nahiago du egoera horrekin lehenbaitlehen amaitu. Lotsa handia ematen dio bizitzen ari direnak. Baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi. Auskalo bankuek zertarako erabiliko dituzten… Azken finean gauza horiek bere oroitzapenak dira, edo hobeto esanda, bere bizitza. Ikusiko dugu azkenean nola amaituko den kontua. Justizia egingo al da?

  • ZUZENDARITZA: Pako Revueltas
  • ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Nuria M. Crespo
  • ANTZEZLEAK: Juanjo Otero, Aritza Rodriguez
  • KARAKTERIZAZIOA: Gorka Agirre
  • ESZENOGRAFIA: Iñaki Ziarrusta
  • JANTZIAK: Enriqueta Vega

 

anboto.org

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2019(e)ko Ekainak 28
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBalbino Garitaonandia plazan (Txarra eginez gero, bertan behera)
    Durango
  • HizkuntzaEuskara
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana