Ikastaro eta taillerak - Bilbo (2019-2020)

Bilbao 2019(e)ko urriaren 11(e)tik 2020(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • Ikastaro eta taillerak - Bilbo (2019-2020)

  • Izena aldez aurretik emateko epea gaur hasten da, eguaztenean (ekainak 19), eta irailaren 4ra arte egongo da zabalik.
  • Izena emateko izapideak www.bilbao.eus webgunean, 94 010 010 edo 010 telefonoetan eta Udaltegietan zein Herritarrentzako Arreta Bulegoetan kokatutako “Bilbao Click” bulego elektronikoetan egin ahal izango dira.
  • "Ikastaroen eta Tailerren XI. Gida" liburuxkan dago jasota ikastaroen gaineko informazio xehatua, eta Udaltegietan eta webgunean www.bilbao.eus egongo da edonoren esku.

Bilboko Udalak gaur, ekainak 19, irekiko du epea 2019/2020 ikasturterako antolatu dituen 346 tailerretarako izena aldez aurretik emateko. Interesa duenak irailaren 4ra arte dauka aldez aurretik izena emateko epea.

Beharrezkoak diren izapide guztiak Udaltegietan, San Agustin eraikineko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan, eta Udalaren webgunearen bidez (www.bilbao.eus) gauzatu ahal izango dira, eta 94 010 010/010 telefonoetara deituta ere bai.

Bilboko Udalak era askotako ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu adin, gustu eta egoera fisiko guztietako pertsonentzat, urian erroldatuta daudenentzat. Kirolaren, kulturaren eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko tailerrak, adineko pertsonentzako jarduerak... den-denak ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako alternatiba osasuntsuak eskaintzeko asmoz. Berrikuntza gisa, aurten, ikusizko arteen tailer bat emango da – 3D diseinu eta sormenekoa– eta beste bat arte plastikoetakoa –Sumi-E– .

Udalak, guztira, 6.796 plaza eskaintzen ditu, 346 jardueratan, eta, horiei, ikasgela irekietako 170 plazak gehitu behar zaizkie.

EPEAK

Bilbon erroldaratuta dauden pertsonek, Udalaren ikastaro horietakoren bat egiteko interesa badute, zein zentrotara joan nahi duten aukeratu behar dute lehenengo, eta pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahalko du.

  • Izena aldez aurretik emateko epea: ekainaren 19tik irailaren 14ra. Izena aldez aurretik ematen dutenek zenbaki bana jasoko dute plazak esleitzeko zozketan parte hartzeko.
  • Plazak esleitzeko zozketa: Irailaren 9an
  • Zozketaren emaitza: Irailaren 10ean. Emaitza Udaltegietan jarriko da erakusgai, eta web orrian ere kontsultatu ahalko da: (www.bilbao.eus). Telefono honetan ere galdetu daiteke: 944 010 010 / 010.
  • Izena aldez aurretik ematea: Irailaren 11tik 25era, biak barne. Hautatutako pertsonetako bakoitzari hitzordu bat emango zaio, izena aldez aurretik emateko. Une horretan hautatu ahal izango du aukeran diren jardueren artean.
  • Ordainketak: Jarduera hautatu ostean, ordainketa-agiri bat inprimatuko da, eta bertan adieraziko da zer epe dagoen ordaintzeko. Ordainketa egin ezean, plaza hutsik eta libre geratuko da.
  • Plaza hutsak eta ikasgela irekiak. Urriaren 2an, epe berria irekiko da, libre gelditu diren plazak betetzeko eta ikasgela irekietan izena emateko.

2018-2019ko IKASTAROEN ETA TAILERREN GIDA

Bilboko Udalak, aurten ere, Ikastaro eta tailerren XI. gida bateratua argitaratu du, liburuxka praktiko eta erabilerraz bat, Udaleko udaltegi guztietan gauzatuko diren jardueren eskaintza zabal eta askotarikoa biltzen duena. Gida hori eskuragarri egongo da formatu digitalean Udalaren webgunean, eta paperan ere bai Udaltegi guzti-guztietan.

Ikastaro eta tailerren gida eskuratzeko, hemen.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko urriaren 11(e)tik 2020(e)ko ekainaren 12(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana