Gasteizko Udal Musika Banda: "Piazzolla Tango"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko Irailak 25
  • Gasteizko Udal Musika Banda: "Piazzolla Tango"

2019-2020 abonamendu denboraldiko hirugarren kontzertua.

Pasioa, dantza, akorde lazgarriak, sedukzioa... Tangoa

Musika, dantza eta olerkiaz bide, pasioa eta sedukzio giroa islatuz Piazzollaren omenaldia izan nahi du, tangoa goitik behera aldatu zuen argentinar musikagilea, hain zuzen.

XX. mendearen erdialdean, Ástor Piazzollak Tangoaren generoa goitik behera aldatu zuen "Nuevo Tango" izenez deitu izan zen genero berria sortuz. Askok goretsi eta beste askok baztertu, baina ezin da zalantzan jarri aurreko mendeko musikako jenio handienetarikoa izan zela. Ikuskizun honetan argentinar maisuaren konposizio adierazgarrienetariko batzuetaz gain, hain ezagunak ez diren beste batzuk ere entzungo dira.

Kontzertuaren informazioa

  • Eguna: 2019ko irailaren 25ean.
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Principal Antzokia
  • Zuzendaria: Iker Olazabal
  • Bandoneon bakarlaria: Fernando Salinas
  • Dantzariak: Marina Alcalde eta Diego Quispe
  • Narrazioa eta olerkiak: Xabier Flamarique eta Ángela Irañeta

Egitaraua

  • "Historia del tango" 1.Bordel 1900; 2.Café 1930; 3.Nightclub 1960; 4.Concert d`aujord´hui. A. Piazzolla / F. Salinas
  • "Adiós Nonino" A. Piazzolla / P. Kleine Schaars
  • "Oblivion" A. Piazzolla / L. Pusccedu
  • "Fuga y misterio" A. Piazzolla / F. Salinas
  • "Alevare" A. Piazzolla / F. Salinas

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana