Diana Navarro

Barakaldo 2019(e)ko Urriak 19
  • Diana Navarro

Diana Navarroren estiloa berrestea

Diana Navarroren sekulako ahotsa inoiz baino hunkigarriagoa da oraingoan, eta nota eta hitz bakoitzarekin zeharkatuko zaitu, erabiltzen dituen melisma akrobatikoei eta zueneko poesiari esker. Haren konposizioak sonoritate eta emozio amaigabeetan zeharreko bidaia dira, eta, presarik gabe, esperientzia musikal paregabekoaz gozarazten zaitu.

Etengabe ikertzen ari den artista da, eta kopla, flamenkoa eta zarzuela pop sinfonikoa edo musika elektronikoa bezain estilo ezberdinekin fusionatzen jarraitzen du. Honakoan, gainera, Marife de Trianaren Encrucijadaren trap bertsio batekin eta El Marruroren, Me viene siguiendo seguiriyarekin (Felix Granderen testuarekin) harrituko gaitu.

Bori Alarconek ezin hobeto ekoitzi du berriro ere lan izugarri hau; eta lankide izan ditu musikari handiak; hala nola, Paco Salazar, Iñaki García, Carlos Vera, Pedro Vázquez, Chico Valdivia, Arco eta Luis Ramiro, besteak beste.

Atsegina eta itxaropentsua da sormena moden gainetik dagoela ikustea.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana