"Copenhague"

Barakaldo 2020(e)ko Urtarrilak 11
  • "Copenhague"

Interpretazio bikainek dilemaz beteriko testua goraipatzen dute

Michael Frayn, idazle eta antzerkigile britainiarrak, antzezlan onenaren Tony saria irabazi zuen 2000 urtean Copenhage lanarengatik; azken urteetan sari gehien irabazi eta gehien antzeztu den obretako bat. Nahaste konplexua da: zaporetsua, mingotsa, misteriotsua eta zirraragarria.

Nazien tropek okupatuta zuten Danimarkako hiriburuan, 1941an gertatu zen topaketa bat kontatzen du: Niels Bohr (Emilio Gutiérrez Caba) zientzialari danimarkar ospetsua eta haren ikasle ohia, Werner Heisenberg (Carlos Hipólito) elkartu ziren bertan. Eszenatokian bi interprete horiek elkartzea aparta da, goi mailako luxu, ordainezina.

Gainera, Malena Gutiérrez zoragarria dago eurekin batera, Margrethen rolean, Bohr-en emazte izateaz gain, narratzaile eta epaile ere izango dena.

Bilera misteriotsu haren inguruko aieruak dira denak. Historikoki ezarrita ez dauden arrazoiengatik, munduko bi zientzialari bikain horiek harremana eten zuten betiko topaketa haren ondoren.

  • Egilea: Michael Frayn
  • Egokitzapena eta zuzendaritza: Claudio Tolcachir
  • Antzezleak: Emilio Gutiérrez Caba, Carlos Hipólito, Malena Gutiérrez

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaProducciones Teatrales Contemporáneas
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 11
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa22 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Barakaldo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana