John Mayall: "85th Anniversary Tour"

Bilbao 2019(e)ko Urriak 1
  • John Mayall: "85th Anniversary Tour"

John Mayall, musika garaikidearen eragile nagusietakoa gurera etorriko da penintsula osoan zeharreko bira luze baten barruan. Berarekin batera, Carolyn Wonderland gitarran, Greg Rzab baxuan eta Jay Davenport baterian egongo dira. The Bluesbreakers (1963) musika-talde mitikoaren eratzailea izan zen. Horren kideak izan ziren maila handiko hainbat artista, besteak beste, Eric Clapton eta Jack Bruce (ondoren Cream), Peter Green, Mike Fleetwood eta John McVie (ondoren Fleetwood Mac), Mick Taylor (Rolling Stone), Harvey Mandel, Walter Trout eta Larry Taylor (ondoren Canned Heat).

Oraingo honetan, Nobody told me izenburupean duela gutxi Estatu Batuetan grabatutako diskoaren kantak aurkeztuko dizkigu. Bertan, hainbat musikari partaide izan dira: Steve Van Zandt, Joe Bonamassa, Todd Rundgren eta bira honetan lagun daukan musika-talde bera.

Carolyn Wonderland, gitarra
Greg Rzab, baxua
Jay Davenport, bateria

BBK Aretoa

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Urriak 1
  • Ordutegia20:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa28 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana