Lizarrako Antzinako Musikaren Astea 2019

Estella-Lizarra 2019(e)ko irailaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 8(e)ra
  • Lizarrako Antzinako Musikaren Astea 2019
  • Lizarrako Antzinako Musikaren Astea 2019

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak mendeurren erdia beteko duela ospatuko dute aurten. Izan ere, berrogeita hamar edizio egingo ditu dagoeneko, 1967an hasi zenetik gaur arte (1982 eta 1987an bi etenaldi izan zituen). Urte horietan guztietan, antzinako musika izan da protagonista, eta Ega ibaiaren hiribildua, antzeztoki. Ospakizunerako abagune izaten dira urteurrenak, eta aldi berean, errealitate hori hazten eta hobetzen jarraitzeko ardura gogorarazten digute. Hori dela eta, (BER)TOPAKETAK leloa izango duen programa prestatu dute. Hau da, aurreko edizioetan Lizarran aritu izan diren hainbat bakarlari eta talde berriro topatzea da asmoa, SMADEren ikus-entzuleen memoria kolektiboaren parte baitira.

Aurtengo ediziorako, hamabost kontzertu eta hainbat jardunaldi antolatu dituzte, Santa Klara eta San Migel elizetan, Julián Romano Udal Musika Eskolan eta, lehenbiziko aldiz, Santo Domingo egoitzako kaperan. Halaber, Vianak 800 urte bete dituen honetan, bertako Andre Mariaren eliza ederrera ere joango dira. 

EGITARAUA (KONTZERTUAK)

  • Irailak 1

ANTONIO BACIERO / 18.30ean
San Migel Eliza (Estella-Lizarra)
"BERTOPAKETA PIANOAN"

IRUÑEKO KATEDRALEKO KANPAI-JOLEAK / 19.30ean
Kalean (Estella-Lizarra)
LIZARRAKO KANPAIAK
KANPAIAK JOTZEA, OROITZAPEN GISA

RAQUEL ANDUEZA & LA GALANÍA / 20.15ean
Santa Klara Eliza (Estella-Lizarra)
"ITALIA 1600"

 

  • Irailak 2

RAQUEL ANDUEZA ETA JESÚS FERNÁNDEZ BAENA / 17.30ean
Santo Domingo Egoitzako kapera (Estella-Lizarra)
"BELLA MIA"

THE TALLIS SCHOLARS / 20.15ean
Santa Klara Eliza (Estella-Lizarra)
"KAPERA SIXTINOAK INSPIRATUTA"

 

  • Irailak 3

"SMADE-RI BURUZ SOLASEAN" / 18.00etan
Fray Diego Kultur Etxea (Estella-Lizarra)
50. urteurreneko liburuaren egileekin topaketa.

MUSIKA-IBILBIDEAK ENSEMBLE LA DANSERYE-REKIN / 19.00etan
Kalean (Estella-Lizarra) - SMADE KALEAN

ENSEMBLE LA DANSERYE / 20.15ean
Santa Klara Eliza (Estella-Lizarra)
"YO TE QUIERE MATARE"

 

  • Irailak 4

ENSEMBLE DIATESSARON / 20.15ean
Santa Maria eliza (Viana)
"MUSIKA-LOREAK"

 

  • Irailak 5

ENTSEGU OROKORRA "THE MESSIAH" / 20.00etan
San Migel Eliza (Estella-Lizarra)
Soilik gazteentzat eta haurrentzat eta haien familientzat.

JOSÉ MIGUEL MORENO / 20.15ean
Santa Klara Eliza (Estella-Lizarra)
"ENPERADOREAREN ABESTIA"

 

  • Irailak 6

ISABEL VILLANUEVA / 18.30ean
Santa Klara Eliza (Estella-Lizarra)
BACH/KURTAG/TABAKOVA

NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA + IRUÑEKO GANBERA ABESBATZA / 20.15ean
San Migel Eliza (Estella-Lizarra)
"THE MESSIAH" (G. F. HAENDEL) HAUTAPENA

 

  • Irailak 7

ESKOLAKO GANBERA-TALDEAK / 11.00etan
Julian Romano Musika Eskola (Estella-Lizarra)
"MESIASEN INGURUAN"

VOCES A CUATRO: CARLOS MENA + JONE MARTÍNEZ, + VÍCTOR CRUZ + DIEGO BLÁZQUEZ / 18.30ean
Santa Klara Eliza (Estella-Lizarra)
"BOZES EN LAS ESFERAS"

JORDI SAVALL + PEDRO ESTEVAN / 20.15ean
San Migel Eliza (Estella-Lizarra)
"EKIALDEA-MENDEBALDEA"

 

  • Irailak 8

EUROPA GALANTE / 20.15ean
San Migel Eliza (Estella-Lizarra)
FABIO BIONDI, ZUZENDARIA

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko irailaren 1(e)tik 2019(e)ko irailaren 8(e)ra
  • LekuaEstella-Lizarra

  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana