Infraganti Band

Agurain 2019(e)ko Uztailak 19
  • Infraganti Band

JazzHerrian 2019ren barruan.

Duela denbora gutxi sortu den musika-taldea da. Emakumezko abeslari batek eta lau musikarik osatzen dute: baxua, kitarra, saxoa eta bateria. Taldekide guztiek esperientzia handia dute hainbat taldetan, eta zuzeneko emanaldi ugari egin dituzte.
Hainbat taldetan jo ondoren, musikari hauek 2012an batu ziren Gasteizko Luis Aranburu eskolako konbo horietako batean, talde instrumental bat osatzeko. Hainbat entsaio eta emanaldi egin ondoren Julia batu zitzaien.

Julia Butenko abeslari aparta da, nazioarteko ibilibide luzea duena. Ahots beroa eta malgua du, estilo askotara erraz egokitu ahal dena. Eszenatokian oso izaera alaia eta dirdiratsua erakusten du.

 

Aguraingo Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSagarmin plaza
    Agurain

Non

Euskadi, auzolana