Haurrentzako jarduerak Urgull mendiko hiru zentroetan (2019ko uda)

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko uztailaren 1(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • Haurrentzako jarduerak Urgull mendiko hiru zentroetan (2019ko uda)
    Argazkiaren egilea: Oscar Moreno
  • Haurrentzako jarduerak Urgull mendiko hiru zentroetan (2019ko uda)
    Argazkiaren egilea: Oscar Moreno

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerekin eta erakusketarekin.

Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.

  • Liburutegia, Damen baterian kokatua, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak kudeatzen du.
  • Natur Txokoa, Gobernadorearen baterian, ingurugiroa hedatzeko helburupean Cristina Enea Fundazioak kudeatutako ingurumen-ikasgela da.
  • Azkenik, San Telmo Museoak kudeatzen duen Mota Gazteluko Historiaren Etxeak, hiriari buruzko erakusketa eskaintzeaz gain, Donostiari begira, hiru guneetako programazioa koordinatzen du.

Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.

Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean.  Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).

Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana