The Reverend Shawn Amos

Basauri 2019(e)ko Azaroak 13
  • The Reverend Shawn Amos

Los Angelesen sortu zen 70eko hamarkadan, musikaren legendan dauden Marvin Gaye eta Quincy Jones eta beste hainbeste kale-kantariren ildotik.. Wally “Famous” Amos eta Shirleey May R&Beko kantariaren semea dugu Shawn eta, zer bestela, musikari profesionala izan behar.

Lan ugari ere egin du ekoizle: musika berriaren kudeaketa eta R&Beko historian mitoak direnen atzera begirakoak, hala nola, Solomon Burke, John Lee Hooker eta Johny Guitar Watsonenak. Bluesaren sermoilari jatorra Shawn Amos: ahots limurtzailea, lehen nota jo orduko bluesaren sareetan harrapatzen zaituen harmonika liluragarria... Show zirraragarria Shawnena!


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana